Pago

zuhaitz mota. Hostogalkor, hostoerorkor, kaduzifolio
Artikulu hau zuhaitzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pagoa (argipena)».

Pagoak Fagazeoen familiako hamar espeziez osatutako (Fagus) generoko zuhaitz hostoerorkorrak dira, Europa, Asia eta Ipar Amerikakoak. Euskal Herrian genero honetako espezie bakarra dago, pago arrunta (Fagus sylvatica), edo, besterik gabe, pago deitua.[3]

Pago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaFagaceae
SubfamiliaFagoideae
Generoa Fagus
Espezieak
Fagus crenata - Japoniako pagoa

Fagus engleriana - Txinako pagoa
Fagus grandifolia - Pago hostandia
Fagus hayatae - Taiwango pagoa
Fagus japonica - Japoniako pago urdina
Fagus longipetiolata - Hegotxinako pagoa
Fagus lucida - Pago distiratsua
Fagus mexicana - Mexikoko pagoa
Fagus moesiaca - Balkanetako pagoa[1]
Fagus orientalis - Sortaldeko pagoa
Fagus sylvatica - Pago arrunta[2]

Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbeechnut (en) Itzuli eta beech wood (en) Itzuli

Fagus generoko zuhaitzek hosto osoak edo hortz urridunak dituzte, 5-15 cm luze eta 4-10 cm zabal. Loreak txikiak eta sexu bakarrekoak dira, arrak gerbetan elkartuak, udaberrian agertzen dira hosto berriak haizearen bidez berehala polinizatzen dira.

Pagatxa edo pagazia, pagoaren fruitu jangarria.

Fruituak, pagatxak edo pagaziak, binaka sortutako hur txiki (10-15 mm luze) eta ebakidura triangeluarrekoak dira: jangarriak dira baina tanino kopuru handikoak eta mingotsak (pago arruntaren pagatxak ez dira mingotsak).

Lorategietan gehien landatzen den pagoa pago arrunta (Fagus sylvatica) da, Euskal Herriko pago mota bera. Askotan erabiltzen da bai Ipar Amerikan, bai Europa haren jaioterrian.

Lepidoptero batzuek pagoak janaritzat erabiltzen dituzte, besteak beste, Drepana binaria, Geometra papilionaria, Epirrita christyi, Campaea margaritata eta Euproctis chrysorrhoea espezieetakoek.

Hegoaldeko pagoak benetako pagoen nahiko antzekoa den beste genero (Nothofagus) batekoak dira. Australia, Zeelanda Berria, Ginea Berria, Kaledonia Berria eta Hego Amerikan dira.


Pago arrunten pagadia


Entziako pagoak. Txumarregi.
Fagus sylvatica. Pagoaren hostoak eta fruituak, pagatxak.

Zuhaitzaren euskal izena latinezko fagum izenetik dator. Bestalde, euskalkietan, euskara baturako hartu den pago forma orokorrenaz gainera, bago, fago eta phago formak ere daude.[4]

Pagadiak

aldatu

Pagadiak dira zuhaitzon basoak. Euskal Herrian, zabalena Iratiko oihana da.

Erreferentziak

aldatu
  1. ISBN 86-906937-0-X..
  2. UZEI Biologia/1 Landare eta animalien izenak. Elkar, Donostia. 1984
  3. Pago. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus.
  4. «pago», in Koldo Mitxelena: Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1