Panthera pardus tulliana
Anatoliako lehoinabarra (Panthera pardus tulliana) Turkian bizi den Pertsiako lehoinabar azpiespezie edo aldaera da, egun, bere populazioen existentzia bera ezezaguna da. Oso arrisku larrian dago, iraungitua ere egon liteke.[1]
Panthera pardus tulliana | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Felidae |
Generoa | Panthera |
Espeziea | Panthera pardus |
Azpiespeziea | Panthera pardus tulliana Schreber, 1777
|
Banaketa mapa | |
Ezaugarriak
aldatu200-250 zentimetro luze dira, emeek 35-50 kilo pisatzen duten bitartean, arrek 45-70 kiloetara heldu ohi dira (90 kiloetara heldu diren aleak ezagutu dira).
Orban marroi-beltzez beteriko ile orixka argia eta motza du, lepo eta sabelaren barnealdea izan ezik, orban beltzez beteriko ile zuria duelarik.
Animalia hauek oso indartsua, trebeak eta bizkorrak dira, bera baino lau bider handiagoak diren harrapakinak hiltzeko gai.
Elikadura
aldatuUngulatuak ehizatzen ditu, sarrioak, ardiak, ahuntzak eta oreinak besteak beste.
Egungo iraute egoera
aldatuPertsiako lehoinabarraren aldaera den Anatoliako lehoinabarra ia desagertuta dago gaur egun. Oso gutxitan ikusten da eta populazio urriak eta bananduak ditu. Hamarnaka baino ez daudela estimatzen da, eta gizakiaren eraginagatik hilik suertatzen jarraitzen du, azkena 2013. urtean, nekazari baten eskutik (eskopeta batekin lehoinabarra beste nekazari bat erasotzen zegoela).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ullrich, B., Riffel, M.. (1993). «New evidence for the occurrence of the Anatolian Leopard, Panthera pardus tulliana (Valenciennes, 1856), in Western Turkey» Zoology in the Middle East 8 (1): 5–14..