Paramixobirusak Paramyxoviridae familian sailkatzen diren birusak dira. "Mixo" terminoak mukia esan nahi du, eta birus hauek mukiaren bitartez transmititzen direla adierazi nahi du (arnas traktuan ugaltzen baitira).

Paramixobirus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaOrthornavirae
FilumaNegarnaviricota
KlaseaMonjiviricetes
OrdenaMononegavirales
Familia Paramyxoviridae
[[|]]

Talde honetan giza-patogeno batzuk daude, besteak beste elgorriaren birusa, hazizurriarena eta arnas birus sintzitiala (arnas traktuko infekzioak garatzen dituena).

Paramixobirusak tamaina handiko birusak dira (150-300 nm), eta oso pleomorfikoak (itxura desberdinak dituzte). Material genetikoari dagokionez, harizpi bakarreko eta polaritate negatiboko RNA dute, kapsida helikoidal batez babestua. Kapsida horren gainetik bilgarri bat dago, eta bertan ezaugarri antigenikoak dituzten bi glukoproteina.

Ortomixobirusen aldean, paramixobirusen genoma osoa da, ez dago zatituta. Horretan datza antzeko bi familia horien arteko ezberdintasunik nabarmenena.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES