Paridae

Paseriformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Txikiak dira, eta gorputz lodikotea, moko txiki eta zorrotza, hanka meheak eta behatz motzak dituzte. Bere barnean kaskabeltzak eta amilotxak biltzen dituen Paridae familia osatzen dute.

Paridoak (Paridae) Passeriformes ordenako hegazti-familia handi bat dira. Ipar hemisferioan eta Afrikan bizi dira. Espezie gehienak Parus generoan sailkatu izan dira. Kaskabeltzak eta amilotxak, adibidez, paridoak dira.

Paridae
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
SuperfamiliaSylvioidea
Familia Paridae
Vigors, 1825
Azpibanaketa
5-10 genero, ikusi testua.
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiahazia eta Intsektua

Hegazti txikiak dira, 10-22 zentimetroko luzerakoak, eta pisua 5 g eta 49 g bitartean dago. Dimorfismo sexual txikia dute. Haziak eta intsektuak jaten dituzte. Espezie asko gizakia bizi den inguruneetan bizi dira arazorik gabe. Txori kantariak dira espezie asko, eta era askotako deiak eta kantuak dituzte.

Oso aktiboak dira, zaratatsuak eta taldekoiak. Erraz moldatzen dira ingurune berrietara, eta, korbidoen (beleak eta) eta Psittaciformes (loroak eta) ordenako hegaztien ondoren, txoririk argienetakoak dira.

Parus major espeziearen kantua

Taxonomia

aldatu


Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1