Parisko 4. barrutia
Parisko 4. barrutia (frantsesez: 4e arrondissement de Paris) Paris banatuta dagoen hogei barrutietako bat da. Sena ibaiaren eskuinaldean dago. Arrondissement de l'Hôtel-de-Ville ("Udaletxearen barrutia") izena ere badu, izen hau askorik erabiltzen ez den arren.
Parisko 4. barrutia | ||
---|---|---|
udalerri barrutia | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Frantzia | |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia | |
Territorial collectivity of France with special status | Paris | |
Sector of Paris | Paris Centre | |
Alkatea | Christophe Girard (en) | |
Posta kodea | 75004 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 48°51′20″N 2°21′20″E / 48.8556°N 2.3556°E | |
Azalera | 1,6 km² | |
Mugakideak | Parisko 1. barrutia, Parisko 3. barrutia, Parisko 5. barrutia, Parisko 6. barrutia, Parisko 11. barrutia, Parisko 12. barrutia eta Parisko 2. barrutia | |
Demografia | ||
Biztanleria | 28.324 (2021eko urtarrilaren 1a) −740 (2020) | |
Dentsitatea | 17.703 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1860 | |
mairiepariscentre.paris.fr |
4. barrutian dago Parisko Udaletxea, pizkundetar estiloko eraikina. Vosges plaza pizkundetarra ere bertan dago, baita Pompidou Zentro modernoa, eta Le Marais barruti erdiarotarreko hegoaldeko gune animatua ere, gaur egun, Parisko auzo homosexuala izateagatik ezaguna (iparraldeko zatia, lasaiagoa dena, 3. barrutiko zati den bitartean). Île de la Citéren ekialdeko zatia (Parisko Notre-Dame katedrala barne) eta Île Saint-Louis ere, 4. barrutian dago.
Mugakideak
aldatuMendebaldean, 1. barrutiarekin, iparraldearen 3.arekin, ekialdean 11.a eta 12.arekin, eta, hegoaldean, Sena ibaiarekin eta 5. barrutiarekin muga egiten du.
Auzoak
aldatuBarruti hau, lau auzotan banatua dago:
Bere egungo alkatea, Dominique Bertinotti da, alderdi sozialistakoa. 2008an berriz aukeratua izan zen beste sei urterako.
Historia
aldatuÎle de la Cité, K. a. I. mendetik populatua egon da, garai horretan, parisiarren tribu galiarrak okupatu zuelarik. Eskuineko ibarreko lehen finkapenak, Erdi Aroan egin ziren (V. mendean zehazki). XIX. mendearen amaieratik, Le Marais, judu jende askok populatua egon da, Rue des Rosiers, bere elkartearen erdian dago, non kosher jatetxe ugari dagoen. 1990eko hamarkadatik, kultura homosexualak eragin handia izan du barruti honetan, Udaletxe inguruan taberna eta jatetxe asko irekiz.
Demografia
aldatu4. barrutiak biztanle gehien izan zituen urtea, 1861 baino lehenago izan zen, barrutia, gaur egungo moduan, soilik 1860ko Parisen berrantolaketaren ondoren existitu den arren. 2005ean, barruti honetako biztanleria 28.600 biztanlekoa zen 1,601 kilometro karratuko azalera batean, 17.864 biztanle kilometro karratuko dentsitatea ematen duelarik.
Urtea (errolda nazionala) | Biztanleria | Dentsitatea (bizt/km²) |
---|---|---|
1861 (gehiengo biztanleria)¹ | 108 520 | 67 783 |
1872 | 95 003 | 59 377 |
1954 | 70 944 | 41 638 |
1962 | 61 670 | 38 520 |
1968 | 54 029 | 33 747 |
1975 | 40 466 | 25 275 |
1982 | 33 990 | 21 230 |
1990 | 32 226 | 20 129 |
1999 | 30 675 | 19 160 |
2005 | 28 600 | 17 864 |
¹Barrutiko biztanleria, bere puntu gailnera, 1861 baino lehenago iritsi zen, baina urte hau baino lehenagoko datu fidagarririk ez dagoenez, gehiengo biztanleria hori, 1860ko Parisen berrantolakuntzaren ondorengo garaiarekiko kontuan hartzen da.
Interesguneak
aldatu- Museo eta instituzio kulturalak
- Musée de l'Assistance Publique - Hôpitaux de Paris
- Musée Boleslas Biegas
- Musée Adam Mickiewicz
- Frederic Chopin Aretoa
- Musée de la Magie
- Georges Pompidou Zentroa
- Musée national d'Art moderne
- Bibliothèque de l'Arsenal
- Mémorial de la Shoah
- Elizak
- Parisko Notre-Dame katedrala
- Saint-Gervais-Saint-Protais eliza
- Saint-Louis-en-L'Île eliza
- Saint-Paul-Saint-Louis eliza
- Billetteseko klaustro eta eliza
- Santiago dorrea
- Monumentu eta eraikin zibilak
- Parisko Udaletxea
- Uztaileko Zutabea
- Hôtel-Dieu de Paris
- Sully jauregia
- Hôtel des archevêques de Sens
- Hôtel d'Aumont
- Parisko Polizia Prefektura
- Tenplearen dorrea, antzinako gotorleku eta presondegia (gaur egun botata dagoena)
- Merkatalguneak
- Zubiak
Kale eta plaza nagusiak
aldatu- Bastillako plaza (11 eta 12. barrutiekin banatua), Uztaileko Zutabea barne.
- Udaletxearen plaza, antzinako Place de Grève
- Rue de Rivoli (Parisko 1. barrutiarekin banatua)
- Vosges plaza (Parisko 3. barrutiarekin banatua)
- Rue des Rosiers
- Châtelet plaza
Iruditegia
aldatu-
Le Marais auzoa.
-
Hôtel-Dieu de Paris ospitalea.