Paul Karrer
Paul Karrer (Mosku, 1889ko apirilaren 21a - Zürich, 1971ko ekainaren 18a) suitzar kimikaria izan zen. Europan egin zituen ikasketak eta Zurichen lortu zuen doktoretza. Karotenoideei eta A eta B bitaminei buruz egin zituen ikerketengatik da ezaguna. B2, A eta B bitaminen egitura eta sintesia aztertu zituen. 1937an Kimikako Nobel saria eman zioten.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu