Pelophylax esculentus

Pelophylax esculentus Pelophylax generoko animalia da. Anfibioen barruko Ranidae familian sailkatuta dago, Anura ordenan.

Pelophylax esculentus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAmphibia
OrdenaAnura
FamiliaRanidae
GeneroaPelophylax
Espeziea Pelophylax esculentus
(Linnaeus, 1758)

Ezaugarriak

aldatu

Forma hibridoa da eta horregatik bere morfologian nahasketa du bere guraso-espeziearen artean: Rana lessonae) eta Rana ridibunda. Hibridatze hori ezaugarri batzuetan nabari da bereziki: Bizkarrezurrak gorputzaren ardatzarekiko perpendikularrean jartzen duenean, orpoek elkar ukitzen dute. Barneko metatartso-tuberkulua, oineko lehen hatza baino 1,73-2,89 aldiz txikiagoa du. Bizkarreko kolorea gris-berdea, oliba-berdea edo berdea da orban ilunekin; orban horien tamaina eta kopurua aldakorra da. Erdiko marra dortsal argia du, muturretik kloakaraino. Aldi baterako orbanik gabe. Sabela argia du, orban ilunekin normalean. Arren ahoko zakuak ahoaren atzean jarrita ditu eta grisak dira.[1]

hibrido horrek beste taxon bat behar sexu-ostalari gisa ugaltzeko, normalean, gurasoetako espezie bat. Horregatik klepton bat dela esaten da, eta hori adierazteko, espeziearen izen zientifikoan "kl". (kleptonerako) gehitzen zaio[2].

Habitata: banaketa

aldatu

Herrialde hauetan bizi da: Albania, Austria, Bielorrusia, Belgika, Bosnia eta Herzegovina, Bulgaria, Kroazia, Txekia, Danimarka, Estonia, Frantzia iparraldea, Alemania, Hungaria, Italia iparraldea, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Moldavia, Montenegro, Herbehereak, Polonia, Errumania, Errusiar federazioa, Serbia, Eslovakia, Eslovenia, Suedia, Suitza, Ukraina. Eta beste hauetan sartua izan da: Espainia, Erresuma Batua[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «AmphibiaWeb - Pelophylax esculentus» amphibiaweb.org (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  2. (Ingelesez) «Hybrid Pelophylax esculentus» Natusfera (Noiz kontsultatua: 2022-07-02).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES