Penitentzia edo aitortza Kristau-erlijioan, norberak egindako bekatuak apaiz baten bidez Jainkoaren eta elizaren aurrean onartzean, barkamena eskatzean eta egin beharreko penitentziak betetzean datzan sakramentua da[1].

Aitorleku bat.

Oinarri teologikoa

aldatu

Elizaren ohituraren arabera, Jesukristok apostoluei Jainkoaren izenean bekatuak barkatzeko ahalmena eman zienez, bere oinordekoek eskubide hori jarauntsi zuten. Ahalmen hori Ebanjelioek azaldua da, Joanen Ebanjelioak honela dio:

« Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die. »
Joanen Ebanjelioa 20, 23

Mateoren Ebanjelioak ere erritua aipatzen du:

« Zer da errazago: «Barkatuak dituzu bekatuak» esatea ala «Jaiki eta zabiltza» esatea?. Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena.

Eta esan zion elbarriari:
–Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.
Hura jaiki eta etxera joan zen. Hau ikustean, beldurrak jota gelditu zen jendea eta Jainkoa goresten zuen, gizakiei horrenbesteko ahalmena eman zielako.

»
Mateoren Ebanjelioa 9, 6-8

Sakramentua, hasiera hasieratik erabili zuten kristauek, izan ere Santiagoren eskutitzak honela esaten du:

« Aitortu batak besteari zeuen bekatuak. Aitortu batak besteari bekatuak eta egin otoitz elkarren alde, senda zaitezten. Indar handia du zintzoaren otoitz sutsuak. »
Santiago 5, 16

Protestanteek ordea apaizaren beharra ukatzen dute sakramentua egiteko, Gure Aitan oinarrituak:

« Eta barkatu gure erruen zorra, guk ere geure zordunei barkatu diegunez gero. »
Mateoren Ebanjelioa 6, 12

Hau da, edozein fededunek ahalmen hau du:

« Senideren batek iraintzen bazaitu, egiozu errieta, eta, damutzen bada, barkatu. »
Lukasen Ebanjelioa 17, 3
« Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die. »
Joanen Ebanjelioa 20, 23

Barkatua izateko damua besterik ez da beharrezkoa[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Penitentzia. .
  2. Manglano Castellary, José Pedro: El libro de la confesión. Planeta, 2006. ISBN 84-08-06526-2, ISBN 978-84-08-06526-5


Kanpo estekak

aldatu


  NODES