Petri I.a uhartea (norvegieraz: Peter I Øy) Bellingshausen itsasoan dagoen sumendi-uhartea da. Norvegiak Maud Erreginaren Lurraldea eta Bouvet uhartearekin batera bere burujabetza aldarrikatu arren, 1961etik aurrera Itun Antartikoaren administraziopean dago. Ia uharte osoa glaziarez estalirik dago eta ez du biztanlerik.

Petri I.a

Kostaldea
Geografia
KokapenaAntartika
Azalera156
Punturik garaienaLars Christensen
Politika
Herrialdea Antartika
Gizartea
Biztanleria0
Info gehiagoItun Antartikoaren administraziopean

1821ean Fabian Gottlieb von Bellingshausenek lehenengoz ikusia, Petri I.a Errusiakoaren izena darama. 1929an Nils Larsen eta Ola Olstadk gidaturiko espedizioak uhartea lehendabizikoz zapaldu eta bere herrialdearentzat aldarrikatu zuten.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Antartikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
Done 1