Petronio
Gaio Petronio Arbitro, latinez Gaius Petronius Arbiter, (Massilia, c. 20 - 65) Erromatar Inperioko politikari eta idazle bat izan zen, Neron enperadorearen agintepean. Seguru asko Satyricon izeneko satira sozialaren egilea delako da ezaguna. Urtetan Neronen konfiantzako gizona izan arren, Neronen aurkako Pisonen zimarkua dela eta, bere buruaz beste egitera bultzatu zuten, Tazitok kontatzen duenez. Bazkari handi bat antolatu, eta gero zainak ebaki zituen denen aurrean. Petroniok latinez idatzi zuen: Petronio eta Apuleio greziar erako prosan aritu ziren, nobelaren sorreraren eragile, baina latinez idatzi zuten biek ala biek.
Petronio | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Publius Petronius Niger | ||||||
Jaiotza | Massilia (en) , 27 | ||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||
Heriotza | Kumas, 66 (38/39 urte) | ||||||
Heriotza modua | derrigortutako suizidioa: odolustea | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Publius Petronius | ||||||
Ama | Plautia | ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | idazlea, politikaria, militarra, poeta eta filosofoa | ||||||
Lantokia(k) | Erroma | ||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||
Izengoitia(k) | arbiter elegantiae | ||||||
|
Satyricon idazlana
aldatuSatyricon obra latinezko prosako libururik harrigarrienetako bat da. Liburua ez zaigu osorik iritsi, zatika baizik. Zati batzuek lotura handia dute elkarren artean, baina beste askotan haria etenik geratzen da, eta, beraz, kontakizun osoaren trama ilun samar dago. Kontakizun bitxia da, gertakizun anitzez eta ondorio harrigarriz betea.
Deskripzio komiko zein satiriko asko ageri da, eta ekintza ustekabeko egoeraz josirik dago, gero eta erritmo biziagoz. Pertsonaia nagusiak hiru dira: Enkolpio, gertakizunak lehen pertsonan kontatzen dituena; Giton, Enkolpioren maitale gaztetxoa; eta Aszilto, bien adiskidea; azkeneko hau desagertu egiten da, eta haren ordez Eumolpo poeta agertzen. Italia hegoaldean dabiltza, bizimodua ateratzen, eta, batez ere, gozamen bila; horretarako edonoiz eta edonon iruzurra, trikimailua, besteen nortasuna hartzea, eta era guztietako nahaskeriak erabiliko dituzte. Egoera anitzetan gertatzen da hori: filosofia-eskola batean, Trimalzion aberats berriaren gehiegikeriaz beteriko oturuntza batean, ontzia hondoratuz amaituko den itsas bidaian...; pasadizo asko korapilatzen dira, umorea eta karikatura-giroan, eta maiz sinesgarritasunaren mugatik oso harantz doa. Lizunkeria, inolako lotsarik eta mugarik gabe ageri da, gehiegikeriarik handienetaraino eramanez.
Petroniok parodia egiten du hein handi batean; hots, maitasun garbia erakusten duen greziar nobela txukunaren kontrako parodia, eta beste zenbait idazlerena. Azkenik, kontakizunaren barruan poemak tartekatzen ditu, eta baita istorio herrikoiak ere (otso bihurtzen den gizonarena, likantropoarena, adibidez).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.