Peyer-en guruinak edo Peyer-en plakak nodulutan antolatutako folikulu linfatikoak dira, heste meharreko ileonean kokaturik daudenak, muki-mintzaren azpian. Folikuluak, hein handi batean, B eta T linfozitoz osaturik daude. Plaken epitelioko M zelulak espezializaturik daude partikula arriskutsuak hesteko argitik ehun linfatikora eramaten.[1][2]

Peyer-en guruinak
Ileonaren zehar ebakidura; gorriz inguratua Peyer-en guruina. Irudi gehiago
Xehetasunak
Kokapenaheste meharra
jejunoa
ileona
Identifikadoreak
Latineznoduli lymphoidei aggregati
MeSHeta A15.382.520.604.600 A10.549.600 eta A15.382.520.604.600
TAA05.6.01.014 eta A05.7.02.009
THH3.04.03.0.00020
FMA15054
Terminologia anatomikoa

Peyer-en plakak hesteari loturiko ehun linfoidearen funtsezko elementuak dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. Olivares, María José. Odola, linfa-sistema eta immunitate-sistema. Lanbide ekimena, klasikoa.eimakatalogoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-5-28).
  2. Dieta eta mikrobiotaren eragina inmunitate-sisteman. blogsanidadanimal.com (Noiz kontsultatua: 2020-5-28).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1