Philippe Séguin
politikari frantziarra
Philippe Séguin (Tunis, 1943ko apirilaren 21a - Paris, 2010eko urtarrilaren 7a) frantziar politikaria izan zen.
Auditore izan zen lanbidez, eta bere ibilbide politikoa gaullismoan eman zuen. Errepublikaren Aldeko Batasuna alderdiko kidea izan zen eta 1978an azio Biltzarreko kide hautatu zuten. 1983 eta 1997 artean Épinalgo alkatea izan zen.
Gaullismoaren tradizio sozialaren jarraitzaile, Jacques Chiracen gobernuan Gizarte Gaietako ministro izan zen. RPRko buruzagiek politika gaullista utzi izana kritikatu zuen, eta Maastrichteko Ituna onartzearen aurkako kanpainan inplikatu zen. Nazio Biltzarreko presidentea izan zen 1993tik 1997ra, eta 2002an politika utzi zuen.