Pierre Laval (Châteldon, Puy-de-Dôme, Frantzia, 1883ko ekainaren 28a - Fresnes, Frantzia, 1945eko urriaren 15a) politikaria izan zen. Diputatu sozialista 1914tik aurrera. Aubervilliersko alkate izan zen 1923tik 1940ra bitartean, diputatu, sozialista independente gisa, 1924tik 1927ra, eta senatari 1927tik 1940ra bitartean. Lau aldiz izan zen ministro (Herri Lanak, 1925; Justizia, 1926; Lana, 1930 eta 1932, eta Kanpo Arazoak, 1935-1936), eta berak abiarazitako politikak haserre bizia sortu zuen, ezker aldean, bereziki. Kanpo-arazoetan ere, oso erabaki eztabaidatuak hartu zituen (elkarren laguntzarako akordioa Sobietar Batasunarekin eta, batez ere, Mussoliniren Italiarekiko hitzarmena). 1936an utzi behar izan zuen gobernua, eta 1940an itzuli zen, Pétainekin. Lehendakariorde izendatu zuten, eta naziekin lan egitera deitu zuen argi eta garbi. 1941ean kendu zuten kargutik, baina alemaniarrek berriro ezarri zuten 1942an. Barne Arazoetarako, Informaziorako eta Kanpo Arazoetarako ministro izan zen. Austriako bidea hartu zuen indar aliatuak Frantzian nagusitu zirenean, eta Espainia aldera jo zuen ondoren (1945eko maiatza). Estatu Batuetako militarrek hartu zuten atxilo Innsbrucken, eta Frantziako agintarien esku utzi zuten ondoren. Hiltzera kondenatu eta fusilatu zuten Fresnesen.

Pierre Laval

Frantziako gobernuburua

1942ko apirilaren 18a - 1944ko abuztuaren 20a
François Darlan - Charles de Gaulle
Frantziako Lehen Ministrordea

1940ko uztailaren 11 - 1940ko abenduaren 13a
Philippe Pétain - Pierre-Étienne Flandin
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1935eko ekainaren 7a - 1936ko urtarrilaren 24a
Fernand Bouisson - Albert Sarraut
Kanpo Arazoetako Ministroa

1934ko urriaren 13a - 1936ko urtarrilaren 24a
Kolonietako Ministroa

1934ko otsailaren 9a - 1934ko urriaren 13a
Barne Arazoetako ministroa

1931ko urtarrilaren 27a - 1932ko urtarrilaren 14a
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1931ko urtarrilaren 27a - 1932ko otsailaren 20a
Théodore Steeg - André Tardieu
Lan Ministroa

1930eko martxoaren 2a - 1930eko abenduaren 13a
Frantziako Hirugarren Errepublikako senataria

1927 - 1940
Barrutia: Sena

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1924 - 1927
Barrutia: Sena
Mayor of Aubervilliers (en) Itzuli

1923 - 1945
Bizitza
JaiotzaChâteldon1883ko ekainaren 28a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaFresnes1945eko urriaren 15a (62 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Cimetière parisien de Thiais (en) Itzuli
Heriotza modua: bala zauria
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
KidetzaFrench Milice in Vichy (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa
baliorik ez
Socialist Party of France (en) Itzuli

Find a Grave: 8384840 Edit the value on Wikidata

Vichyko erregimenaren, Lavalen, kolaborazionismoa

aldatu

Pierre Lavalek gutun bat idatzi zion Von Ribbentropi, 1943ko maiatzaren 12an. Laval urte horretan Vichyko Erregimeneko Estatu-ministroa izan zen, eta Von Rivventrop, Alemania naziko Kanpo Arazoetako ministroa.

Gutunean argi uzten du boltxebikeenganako gorrotoa noraino heltzen zen frantziarren gizarte talde batean. Izatez naiz eta Labal buruzagi bat izan, frantziar askok gizon honek zuen pentsaera berdina zuten.

« Alemania borroka izugarri baterako prestatu da, eta bere gazteen odola isuriko du, Europa boltxebike bihurtzetik babesteko, prozesu horrek gure kulturaren oinarriak erabat suntsituko bailituzke. Jakinarazi nahi dizuet Frantziako gobernuak ez duela axolagabekeriaz jokatuko zuen herrialdea borondatez egiten ari den sakrifizio itzel horren aurrean, eta zoritzarreko une honetan esan nahi dizuet, bat-batean eta argi, Frantzia (hau da, Vichyko gobernua)prest dagoela zuen ahaleginei laguntzeko, ahal duen neurrian eta inolako atzerapenik gabe. »
Pierre Lavalen gutuna Von Ribbentropi, 1943ko maiatzaren 12an.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Laval  
  NODES
Done 1