Piku udare-formako fruitua da, azala berdea, morea edo beltzaxka, eta mamia, gorria eta oso gozoa duena.

Piku
fruitu eta janari
Historia
Honen produktuaFikus eta Pikondo
Pikuak labean eztiarekin

Pikuak azala berdea, morea edo beltzaxka izan dezake; mamia berriz zuria edo gorrixka. Hazi guztiz txikiz osatua izaten du mamia, oso azukretsua eta jateko gozoa. Fruitutzat hartzen da, baina ez da benetako fruitua, hosto-txorten loditua baizik, loreak barnean hartu dituena; hazitzat hartu ohi diren pikorrak ere ez dira haziak, loreak baizik.

Terminologia

aldatu

Blanca Urgell hizkuntzalariaren iritziz, piku hitza fruitu bat izendatzeko zaharrenetako bat izan daiteke.[1] Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, piku hitza hastapenetik erabili izan da literaturan, aldaera grafiko batzuk gorabehera (piko, phiko, fiko, fiku, biku, iko, figo edo igu).[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Urgell, Blanca. (2023-06-28). «Mazedonia euskaraz» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  2. Euskaltzaindia. «Orotariko Euskal Hiztegia > piku» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).

Kanpo estekak

aldatu
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: piku .
  NODES