Piombi
Piombi (Prigioni Vecchie) ("Piombak" edo "Berunen presondegia" euskaraz) Veneziako espetxe zaharra izan zen, Veneziako Duke Jauregian kokatuta zegoen.[1]
Historia
aldatuXI. mendean sortu zen, repubblica marinararen antolaketaterkin batera. "Hamarreko Kontseilua"k bertan hasieran Duke Jauregian bertan presoak entzerratzen zituen. XII. mendetik presoak ondoko espetxe berrietara eraman zituzten; espetxea eta jauregia Hasperenen zubiaren bidez komunikatzen ziren. Eraikin berrian presoak beheko solairuan zeuden pozzi izeneko ziegetan banatzen zituzten. Bereziki ospetsuak camerotti edo piombi ziren, hezeak eta zikinak, berunezko xafla baten gainean; hortik espetxearen izena.
Pertsonaia ezagunak hor espetxeratuak egon ziren. Ezagunena ziur aski Giacomo Casanova; Casanovak, han zegoen bitartean, bere memoriak idatzi zituen eta liburu horretan espetxearen inguruko informazio asko eman zuen. Baita ere 1756an nola ihes egin zuen azaldu zuen. Beste preso ezagunak Giordano Bruno, Silvio Pellico eta Daniele Manin izan ziren. [2]
1797an espetxeen beste antolaketa ezartzeko, Nuove Prigioni eraiki zuten eta Piombi espetxea bota zuten.