Poloniako Itsas-armada
Poloniako Itsas-armada (polonieraz: Marynarka Wojenna; maiz Marynarka gisa laburtua) Poloniako Indar Armatuen itsas-armada da. Hamahiru Urteko Gerran (1454-66) sortu zen, eta hortik aurrera paper garrantzitsua izan du Baltikoan izan diren gerratan. Gaur egungo izenarekin 1918an sortu zen. Gaur egun 46 itsasontzi ditu eta 12.000 kide.
Poloniako Itsas-armada | |||
---|---|---|---|
Datuak | |||
Mota | Itsas armada | ||
Herrialdea | Polonia | ||
Jarduera | |||
Honen parte | Poloniako Indar Armatuak | ||
Erabiltzen du | Polish Navy fleet (en) | ||
Osatuta | Polish Naval Air Arm (en) | ||
Historia | |||
Sorrera | 1918 |
Poloniako Itsas-armadako itsasontzien aurrizkia ORP da (Okręt Rzeczypospolitej Polskiej, "Poloniako Errepublikako Gerraontzia").