Poltsa bero

ur beroz betetzen den poltsa, ohea edo gorputza berotzeko

Poltsa beroa normalean kautxuz egindako objektu bat da, ur beroz betea erabiltzen dena, ohea edo pertsonak zuzenean berotzeko kontaktuaren bidez.

Poltsa bero
botila, water storage (en) Itzuli eta berogailua
Fabrikazioa
SortzaileaBaldioli Eustasio & Figli (en) Itzuli

Historia

aldatu

20. mendea baino lehenago ur beroz betetako eta oihalez estalitako beirazko, metalezko edo buztinezko botilak erabiltzea ohikoa izan zen. Euskal Herrian eta Europan oro har, berontziak erabili izan ziren txingarrez beteak oheak berotzeko.

Objektu zaharrago horiek ordezkatu zituen gomazko ur beroko lehen poltsak, zeina 1903an patentatu zuen Slavoljub Eduard Penkala asmatzaile kroaziarrak Termofor izenarekin.[1] Kautxuzko modelo hauek laster ordezkatu zituzten beste materialez egindakoak, gomak beroa hobeto mantentzen baitu.

21. mendean modelo elektrikoak ere badaude merkatuan, ura automatikoki berotzen dutenak, hustu eta ura beste nonbait berotu beharrik gabe.

Herri kulturan

aldatu

Biloba poltsa beroarekin jo zuen amonaren bertsoak, 1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusian kantatu zituzten ofizian Anjel Mari Peñagarikanok eta Andoni Egañak.[2] Negu Gorriak taldeak Bertso-Hop kanturako adaptatu zituzten bertsoak 1990an, oihartzuna emanez.[3]

Iruditegia

aldatu

Aurrekariak:

Kautxuzkoak, gomazkoak:

Erreferentziak

aldatu
  1. Zubrinic, Darko. (1995). «History of Croatian Science» www.croatianhistory.net (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  2. «Batetikan korrozka» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  3. Lizarralde, Mikel. (2018-06-13). «“Belaunaldi orok behar du mintzabide propioa”» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
multimedia 1
os 1