Pose (telesaila)
Pose Ryan Murphyk eta Steven Canalsek sortutako dramazko telesail musikala da. 2018ko ekainaren 3an estreinatu zen FX telebista katean.
Ryan Murphyk, Nina Jacobsonek eta Brad Simpsonek ekoitzia, Murphy bera, Brad Falchuk eta Steven Canals ditu gidoilari. 2017ko abenduaren 27an FX kateak zortzi atalez osatutako lehen denboraldia eskatu zuen.
2018ko uztailaren 12an iragarri zen telesailak bigarren denboraldia egiteko oniritzia jaso zuela eta denboraldi berria 2019an estreinatu zen.
Premisa
aldatuIstorioa, 1980ko hamarkadaren amaieran kokatua, New York hiriko bizitzaren eta gizartearen hainbat elementu alboratzen ditu. LGTBI kolektiboko pertsonak dira protagonistak, nagusiki emakume transexualak. Euren gorputz eta identitateak tarteko, baztertuak izango dira pertsonaia horiek, eta ball culture deituriko mugimenduan —AEBetako LGTBI azpikulturako txapelketak, non parte hartzaileak epaitzen zituzten dantzaren eta itxuraren arabera— aurkituko dute euren tokia. Transexualitatea, queer mugimendua, LGTBIfobia, hiesa, Trumpen eta yuppien garaiaren sorrera, auzi sozial eta literarioen unibertsoa, eta beste hainbat gai jorratzen ditu telesailak.[1][2]
Aktoreak
aldatu- MJ Rodriguez: Blanca.
- Indya Moore: Angel.
- Dominique Jackson: Elektra.
- Hailie Sahar: Lulu.
- Angelica Ross: Candy.
- Ryan Jamaal Swain: Damon.
- Billy Porter: Pray Tell.
- Dyllon Burnside: Ricky.
- Evan Peters: Stan, Pattyren senarra.
- Kate Mara: Patty, Stanen emaztea.
- James Van Der Beek: Matt, Stanen nagusitzarra.
- Charlayne Woodard: Dantza modernoko irakaslea.
Atalak
aldatu1. denboraldia (2018)
aldatuZenb. |
Atalaren izenburua | Zuzendaria | Gidoilaria | Emisio data | Ikusleak AEBtan (milioiak) |
---|---|---|---|---|---|
1 | "Pilot" | Ryan Murphy | Ryan Murphy, Brad Falchuk eta Steven Canals | 2018ko ekainaren 3a | 0,688 |
2 | "Access" | Ryan Murphy | Ryan Murphy, Brad Falchuk eta Steven Canals | 2018ko ekainaren 10a | 0,548 |
3 | "Giving and Receiving" | Nelson Cragg | Janet Mock eta Our Lady J | 2018ko ekainaren 17a | 0,561 |
4 | "The Fever" | Gwyneth Horder-Payton | Janet Mock | 2018ko ekainaren 24a | 0,719 |
5 | "Mother's Day" | Silas Howard | Steven Canals | 2018ko uztailaren 1a | 0,582 |
6 | "Love Is the Message" | Janet Mock | Janet Mock eta Ryan Murphy | 2018ko uztailaren 8a | 0,594 |
7 | "Pink Slip" | Tina Mabry | Steven Canals eta Our Lady J | 2018ko uztailaren 15a | 0,689 |
8 | "Mother of The Year" | Gwyneth Horder-Payton | Ryan Murphy, Brad Falchuk eta Steven Canals | 2018ko uztailaren 22a | 0,781 |
2. denboraldia (2019)
aldatuZenb. |
Atalaren izenburua | Zuzendaria | Gidoilaria | Emisio data | Ikusleak AEBtan (milioiak) |
---|---|---|---|---|---|
1 | "Acting Up" | Gwyneth Horder-Payton | Ryan Murphy, Brad Falchuk eta Steven Canals | 2019ko ekainaren 11a | 0,672 |
2 | "Worth It" | Gwyneth Horder-Payton | Janet Mock | 2019ko ekainaren 18a | 0,567 |
3 | "Butterfly/Cocoon" | Janet Mock | Our Lady J | 2019ko ekainaren 25a | 0,589 |
4 | "Never Knew Love Like This Before" | Ryan Murphy | Ryan Murphy eta Janet Mock | 2019ko uztailaren 9a | 0,580 |
5 | "What Would Candy Do?" | Tina Mabry | Steven Canals | 2019ko uztailaren 16a | 0,497 |
6 | "Love's In Need Of Love Today" | Tina Mabry | Brad Falchuk eta Our Lady J | 2019ko uztailaren 23a | 0,505 |
7 | "Bulow" | Jennie Livingston | Janet Mock | 2019ko ekainaren 30a | 0,405 |
8 | "Revelations" | Steven Canals | Steven Canals | 2019ko abuztuaren 6a | 0,508 |
9 | "Life's a Beach" | Gwyneth Horder-Payton | Janet Mock eta Our Lady J | 2019ko abuztuaren 13a | 0,547 |
10 | "In My Heels" | Janet Mock | Ryan Murphy, Brad Falchuk eta Steven Canals | 2019ko abuztuaren 20a | 0,536 |
3. denboraldia (2021)
aldatuZenb. |
Atalaren izenburua | Zuzendaria | Gidoilaria | Emisio data | Ikusleak AEBtan (milioiak) |
---|---|---|---|---|---|
1 | "On the Run" | Janet Mock | Steven Canals eta Janet Mock | 2021eko maiatzaren 2a | 0,498 |
2 | "Intervention" | Steven Canals | Steven Canals eta Our Lady J | 2021eko maiatzaren 2a | 0,370 |
3 | "The Trunk" | Tina Mabry | Janet Mock eta Brad Falchuk | 2021eko maiatzaren 9a | 0,394 |
4 | "Take Me To Church" | Janet Mock | Janet Mock, Steven Canals eta Brad Falchuk | 2021eko maiatzaren 16a | 0,404 |
5 | "Something Borrowed, Something Blue" | Steven Canals | Brad Falchuk eta Steven Canals | 2021eko maiatzaren 23a | 0,360 |
6 | "Something Old, Something New" | Janet Mock | Janet Mock | 2021eko maiatzaren 30a | 0,430 |
7 | "Series Finale (Part I)" | Steven Canals | Ryan Murphy, Brad Falchuk, Steven Canals, Janet Mock eta Our Lady J | 2021eko ekainaren 6a | 0,530 |
8 | "Series Finale (Part II)" | Steven Canals | Ryan Murphy, Brad Falchuk, Steven Canals, Janet Mock eta Our Lady J | 2021eko ekainaren 6a | 0,485 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Perez Zala, Ander. (2018-05-26). «Ezaguna ez den «mundu bat»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-06-22).
- ↑ Zinkunegi Barandiaran, Izaro. (2019-05-26). «Ertzetako gorputz eta identitateak, pantailara» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-25).