Prosopografia
Literaturaren teorian prosopografia pertsona edo animalia baten kanpo ezaugarrien deskribapena da.[1]
Hona hemen adibide bat:
« | Adeitsua eta gardena zuen begirada, ozeano barearen pare, asko bizi eta ikusitakoarena. Zaila zen bere adina zehaztea: hirurogeitik hirurogeita hamar urte bitartean izan zitzakeen. Gizen eta haragi erorikoa, gantz-geruzak tiranteetatik ihesi, barruko patio batean zintzilik jarritako izarak bezala. Agirre Sesmak, ia erabat burusoila izan arren, aurpegi biribila eta garezur simetrikoa zituen, jaiotzatik beste inola irudika ezin daitekeen gizon horietako bat, goiz zahartu eta itxura horri bihotzekoak jota hil arte eusten diotenetakoa. Proportzionalki buru txiki samarra aukeran, gorbataren alde bietara hedatzen zitzatzion soin-enborrak Diego Lazkano halako bi gordailatu zitzakeela kontuan hartuz gero | » |
—Harkaitz Cano, Twist, Susa, 2011 |
Historiografian, berriz, prosopografia pertsona baten biografia talde baten barnean ikertzen zuen diziplina da, hau da, pertsona baten bizitza publikoa ikertzen duena.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Beech, George. (1992). James M. Powell ed. Prosopography. in: Medieval studies: an introduction. Syracuse University Press.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |