Protioa, 1H isotopo zeinuaz ere ezaguna, naturako hidrogeno isotopo arruntena dugu, eta hidrogeno natural guztiaren %99,98-a osatzen du. 1H isotopoaren nukleoa protoi bakar batek (ez du neutroirik) osatzen duenez gutxitan erabiltzen den protio izena egozten zaio orohar hidrogeno hitza erabiltzen baita isotopo arruntenaz ari garela adierazteko. 1H-aren egituraren simpletasuna dela eta mekanika kuantikoaren garapenean garrantzi handia izan du teoria ugari frogatu baitira protioa aztertuz. Ekilibrio elektrikoan elektroi bakarra izaten du.

Protio hidrogenoaren isotopoaren diagrama atomikoa

Protioaren ezaugarriak

aldatu
zeinua
Z(p) N(n) masa isotopikoa (u) bataz
besteko
biziraupena
spin
nuklearra
bataz
besteko
kopurua(mol%)
kopuru
rangoa
(mol%)
1H 1 0 1.00782503207(10) EGONKORRA [>2.8×1023 a] 1/2+ 0.999885(70) 0.999816-0.999974

Beste isotopoak

aldatu

Protioa ez da hidrogeno isotopo bakarra naturan beste bi aurki ditzakegu 2H, eta 3H deuterio eta tritio-a urrenez urren. Aurrekoez gain 4H, 5H, 6H eta 7H isotopo ezegonkorrak sintetizatu ahal izan dira, zeinak ezin aurki daitezken naturan.

Ikus, gainera

aldatu
  NODES