Prozesua
Prozesua (Der Prozeß, alemanez) Franz Kafkaren eleberri bat da, idazlearen heriotza dela eta amaitu gabe geratu zena, presazko amaiera izan ezik. 1925ean argitaratu zen, Kafkaren eskuizkribuari buruz Max Brodek egin zuen edizioan oinarrituta. Kafkak ez zuen nahi izan eskuizkribua argitaratzea.
Prozesua | |
---|---|
1925eko lehen argitalpenaren azala. | |
Datuak | |
Idazlea | Franz Kafka (1925) |
Argitaratze-data | 1925 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Der Prozeß |
Hizkuntza | alemana |
Herrialdea | Alemania |
Euskaraz | |
Izenburua | Prozesua |
Itzultzailea | Anton Garikano |
Argitaratze-data | 1993 |
Orrialdeak | 284 |
ISBN | 978-84-7917-264-0 |
Argumentua
aldatuJosef K. goiz batean atxilotzen dute, atxilotzearen zergatia jakin gabe. Handik aurrera, amesgaizto batean biziko da gauza ezezagunaren aurka defendatzeko bere burua, argudio zehaztugabeak erabiltzen. Argumentu osoa justizia eta legearen eskura ezintasunean datza, amaiera txundigarrira heldu arte.
Pertsonaiak
aldatu- Josef K.: Banku baten apoderatua da, ezkongabe eta apopilo bizi dena. Bere aita hil egin zen eta bere ama liburuaren zati batean bakarrik agertzen da. Ez du amarekiko inolako joerarik.
- Elsa: K.ren maitalea. Oso gutxitan agertzen da.
- Bürstner andereñoa: K. bizi den etxeko beste apopilo bat. Gau batean K.ri utzi zion bera musukatzea, baina handik aurrera ez du K. ikusi. Azken orrialdeetan berragertzen da oso era labur batean.
- Montag andereñoa: Bürstner andereñoaren laguna. K.rekin hitz egiten du Bürstner andereñoarekiko harremana bukatzeko.
- Osaba Karl: K.ren osaba grinatsua, menditik etorria. Bere hezitzailea izan zen. Berak konbentzitzen du K. abokatua kontratatzeko.
- Huld abokatua: Osaba Karlen laguna. Ohean datza, gaixorik, eta ohetik defendatzen du K., oso aurrerapen murritzarekin.
- Block merkataria: Bera ere akusatuta dago eta Hulden bezeroa da. Bere prozesuak bost urte daramatza. Negozio-gizon arrakastatsua izan zenaren itzala besterik ez da. Bere denbora osoa eta indar guztiak prozesuari eskainita daude. Huldez aparte, beste bost sasi-abokatu kontratatuta dauzka.
- Grubach andrea: K. bizi den etxeko jabea. K. estimu handitan du
- Leni: Huld abokatuaren erizaina. Josef K.z maiteminduta dago. Berarentzat oso erakargarriak dira akusatu guztiak.
- Titorelli pintorea: Auzitegietako pintorea. Bere aitarengandik jarauntsi du kargua. Josef K. lagundu nahi du, nahiz eta, horretarako, K.k erosi behar margolan berdin batzuk.
- Zuzendariordea: K.ren arerioa bankuan. K. akats batean harrapatzea da bere asmoa.
- Zuzendaria: Bankuko zuzendaria, harreman ona du K.rekin. Konpromiso batzuetara gonbidatzen du.
Zineman
aldatuLiburua hainbat aldiz zinemaratu da. Zinemaren bertsiorik ezagunena Orson Wellesek (1962)an egin zuena da. Wellsek amaiera ezberdin bat asmatu zuen.