Pteropodidae

Azeri hegalari izena ere ematen zaien kiropteroen ordenako zenbait ugaztunez esaten da. Pteropodidae familia osatzen dute.

Pteropodidae Megachiroptera ugaztun hegalari subordenaren barruko familia bakarra da. Saguzar handiez osaturik dago, azeri muturra duten espezieekin. Mikrosaguzarrak mundu osoan zehar banaturik badaude ere megasaguzarrak Afrika, Asia eta Ozeanian baino ez dira bizi. Askotan filmeetan agertzen dira, baina gizakientzat ez dira arriskutsuak.

Pteropodidae
Oligozeno-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaChiroptera
Familia Pteropodidae
Gray, 1821
Azpibanaketa
Banaketa mapa
Eguneko zikloacrepuscular (en) Itzuli

Begi handiak ditu eta fruituak, loreak edo lore hautsa jaten ditu. Rousettus izenekoa izan ezik, gainerako pteropodidoek ikusmen ona dute, eta ez dute hots-uhin sistema erabiltzen oztopoak saihesteko. Zuhaitzetan bizi dira gehienak, eta batzuk leize-zuloetan, harkaitzetan edo hirietako eraikuntzetan. Pteropodido handiena Pteropus izenekoa da, 40 cm inguru neurtzen dituena.[1]

Erreferentziak

aldatu
  NODES