Qin Shi Huangen Mausoleoa

Qin Shi Huangen Mausoleoa, Txina bateratuko eta Qin dinastiako lehen enperadorea izan zen Qin Shi Huangen (K.a. 221etik K.a. 210 arte gobernatu zuena) hilobia, beste 400 hilobi inguru, eta berak propio eraikitzeko agindu zuen terrakotazko armada dituen hil barruti erraldoia da.

Qin Shi Huangen Mausoleoa
秦始皇陵
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Txinako probintziaShaanxi
Azpiprobintzia mailako hiriXi'an
BarrutiLintong Barrutia
Koordenatuak34°22′54″N 109°15′14″E / 34.3817°N 109.2539°E / 34.3817; 109.2539
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza K.a. III. mendea
KomisarioaQin Shi Huang
Izenaren jatorriaQin Shi Huang
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (iii), (iv) eta (vi)
Erreferentzia441
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-ematea1987 (XI. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Kokapena

aldatu

Mausoleoa Lí mendian dago, Txina ipar-mendebaldeko Shaanxi probintziako Linton barrutiko Xi'an hiritik 30 kilometro inguru ekialdera.

Historia

aldatu
 
Qin Shi Huangen erretratua, hainbat txinatar estatu feudal independente erresuma bakar batean batu zituena. Azkena K.a. 221ean konkistatu zuen.

Mausoleoa ahaztua eta lurperatua egon zen. Enperadoreak 38 urte inguru eman zituen mausoleoa eraikitzen: 2,3 kilometro karratuko azalera du, eta, inguruan sakabanatutako beste 181 hilobirekin batera, orotara, 60 kilometro koadroko hedadura du. 700.000 langilek parte hartu zuten haren eraikuntzan. Qin dinastiaren antzinako hiriburua izan zen Xianyang hiriaren hirigintza planaren arabera eraiki zen, hori ere, bi zatitan banatua: barnealdea, eta kanpoaldea piramide moztu formakoa, 350 metro oinarri eta 76 metro garai.

Enperadorearen hilobia

aldatu

Hil ganbera eta hilobia oraindik ez dira ireki, eta mausoleoko lurrazpiko jauregiaren erdian daude.

Terrakotazko armada

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Terrakotazko armada»

Terrakotazko gerlariak (兵馬俑; pinyin: bīng mă yōng, Soldadu eta zaldien irudiak) Lehen Qin Enperadorearen Mausoleoaren (秦始皇陵; pinyin: qín shĭ huáng líng) barnean, 1974ko martxoan aurkitu ziren, Txinako Shaanxi probintziako Xi'an hiritik gertu, ureztatzeko urez hornitzeko lan batzuk egiten ari zirenean. 1987tik, UNESCOk, Gizateriaren Ondare izendatua du.

Armada tamaina errealeko terrakotazko 7.000 zaldi eta soldaduren irudietan datza. Bere burua Txinako lehen enperadore izendatu zuen Qin dinastiako Qin Shi Huangekin batera lurperatu ziren.

Kontserbazioa

aldatu
 
Terrakotazko gerlarien xehetasuna: zehaztasunik txikienez egin ziren, benetako armak zeramatzaten eta soldadu bakoitzaren jatorria eta etnia nabari zitekeen.

Gaur egun, mausoleoaren multzo erraldoiaren zati bat baino ez da aurkitu, eta aurkikuntza garrantzitsu ugari geratzen da lurpetik ateratzeke. Museoak bi dira: Qin Enperadorearen Terrakotazko Gerlari eta Zaldien Museoa.

Lizun mota batzuk nabaritu direnez, enpresa espezializatuak kontratatu behar izan dira, terrakotazko irudiak kalte ez daitezen saiatzeko.

Mausoleoa herri kulturan

aldatu

Eleberriak:

Iruditegia

aldatu


Kanpo estekak

aldatu


  NODES
Idea 1
idea 1
todo 1