Rabanus Maurus alemaniar beneditarra eta artzapezpikua izan zen (Mainz, Frankonia, 780 - Winkel, Renania, 856ko otsailaren 4a). Fuldako abetetxe beneditarrean eta Toursen egin zituen teologiako ikasketak. Apaiza zen 814. urtean, eta abade 822an. 847an Mainzeko artzapezpiku izendatu zuten. Bere herriko teologiaren aitzindaritzat hartua da (praeceptor Germaniae). Haren zuzendaritzapean mundu guztira zabaldu zen Fuldako abatetxearen ospea. Politikan ere parte hartu zuen, eta Ludovico Pioren, Lotarioren eta Luis Germaniarraren aholkularia izan zen. Germaniako misiolarien gune nagusi bihurtu zen, aldi berean, Fuldako abatetxea. Rabanus Maurus idazle oparoa izan zen, bestalde, eta Bibliari buruzko iruzkinak, tratatuak (819, De institutione clericorum), garai hartako jakintza biltzen zuen entziklopedia (842-847, De universo), poesiak eta gutunak idatzi zituen.

Rabanus Maurus

Roman Catholic Archbishop of Mainz (en) Itzuli

847 - 856
Odgar (en) Itzuli - Charles, Archbishop of Mainz (en) Itzuli
Fulda monastery school (en) Itzuli eskola zuzendari

818 - 822
Bizitza
JaiotzaMainz, 780(e)ko hamarkada
HerrialdeaKarolingiar Inperioa
HeriotzaMainz856ko otsailaren 4a (66/76 urte)
Hobiratze lekuaSt. Alban's Abbey (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Eigil of Fulda (en) Itzuli
Alkuin
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakteologoa, idazlea, filosofoa, apaiz katolikoa, entomologoa eta diakonoa
Lan nabarmenak
Santutegia
Otsailaren 4
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaBeneditar

Musicbrainz: 33b5b2e0-7789-4b8b-b6dc-689b325547c7 Discogs: 3737577 IMSLP: Category:Maurus,_Rabanus Edit the value on Wikidata

Haren jaia otsailaren 4an ospatzen da.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rabanus Maurus  
  NODES