Raymond Thornton Chandler (Chicago, 1888ko uztailaren 23a - 1959ko martxoaren 26a, La Jolla, Kalifornia), AEBetako idazlea izan zen.

Raymond Chandler

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRaymond Thornton Chandler
JaiotzaChicago1888ko uztailaren 23a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLa Jolla1959ko martxoaren 26a (70 urte)
Hobiratze lekuaMount Hope Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Cissy Pascal (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaDulwich College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, eleberrigilea, idazlea eta poeta
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakDashiell Hammet
Genero artistikoadetektibe-fizkioa
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Royal Air Force
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm0151452 Allocine: 6208 Allmovie: p84666 TV.com: people/raymond-chandler
Musicbrainz: d58a883d-fb99-4831-8852-e060cea8c15f Discogs: 467590 Find a Grave: 188 Edit the value on Wikidata

Nahiz eta estatubatuarra izan jaiotzez, Ingalaterrara eraman zuten txikitan, gurasoak dibortziatu eta gero. 1907an britaniar nazionalitatea hartu zuen. Kazetari moduan lan egin zuen London Daily Express eta Bristol Western Gazette agerkarietan (1908-1912).

Lehen Mundu Gerran borrokatu eta gero, AEBetara itzuli zen, Kalifornian bizi zelarik bere bizitza osoan. Cissy Bowenekin ezkondu zen eta hogeita hamar urte egon ziren elkarrekin, emaztea hil arte 1954an. Ez zuten seme-alabarik. Emaztearen heriotzak depresioetara eta alkoholera eraman zuen eta bi aldiz saiatu zen bere burua hiltzen.

45 urterekin, idazteari ekin zion buru-belarri. Bere estiloa zaindu eta landua zen, baita ironiko eta zinikoa ere. Berak eman zion eleberri beltzari ordu arte ez zuen duintasun literarioa.

Bere liburuetako pertsonaia nagusia Philip Marlowe detektibea da.

Bibliografia

aldatu
  • The Big Sleep (1939)
  • Farewell, My Lovely (1940)
  • The High Window (1942)
  • The Lady in the Lake (1943)
  • Five Murderers (1944)
  • Trouble Is My Business (1950)
  • The Little Sister (1949)
  • The Simple Art of Murder (1950)
  • The Long Goodbye (1953)
  • Pick-Up On Noon Street (1953)
  • Playback (1958)
  • Poodle Springs (1959)
  • Killer in the Rain (1964)
  • The Smell of Fear (1965)
  • The Notebooks of Raymond Chandler (1976)
  • Selected Letters of Raymond Chandler (1981)
  • Raymond Chandler: Stories and Early Novels (1995)

Euskaraz

aldatu

Ikus, gainera

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raymond Chandler  
  NODES
Done 1