Reggio nell'Emilia
Reggio nell'Emilia[1] Italiako iparraldeko hiri bat da, izen bereko probintziako hiriburua, Emilia-Romagna eskualdean, Crostolo ibaiaren ertzean, Parma hiriaren hego-ekialdean kokatua. 167.678 biztanle ditu (2009-12-31)
Reggio nell'Emilia Reggio Emilia | |||
---|---|---|---|
Italiako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Italia | ||
Italiako eskualdeak | Emilia-Romagna | ||
Probintzia | Reggio nell'Emiliako probintzia | ||
Izen ofiziala | Reggio Emilia | ||
Jatorrizko izena | Reggio Emilia | ||
Posta kodea | 42121–42124 | ||
ISTAT kodea | 035033 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 44°42′N 10°38′E / 44.7°N 10.63°E | ||
Azalera | 230,66 km² | ||
Altuera | 68 m | ||
Mugakideak | Albinea, Bagnolo in Piano, Bibbiano, Cadelbosco di Sopra, Campegine, Casalgrande, Correggio, Montecchio Emilia, Quattro Castella, Rubiera, San Martino in Rio, Sant'Ilario d'Enza, Scandiano eta Cavriago | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 169.545 (2023ko urtarrilaren 1a) −2.399 (2018) | ||
Dentsitatea | 735 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 0522 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Zadar, Bydgoszcz, Chisinau, Dijon, Fort Worth, Girona, Kragujevac, Rio Branco, Polokwane, Schwerin, Pemba, Rizhao, Ujda, Centar Municipality (en) eta Beit Jala | ||
Katastro kodea | H223 | ||
Sailkapen sismikoa | 3 (Txikia) | ||
Matrikula | RE | ||
municipio.re.it |
Errepide- eta burdinbide-gune garrantzitsua da. Nekazaritza-gaien (mahatsa, gazta, haragia) merkataritza eta industria (janari-industria, ardogintza, kimika-industria, burdinbide-gaiak, metalurgia, tresneria elektrikoa) dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Arkitektura aldetik, aipagarriak dira XIII. mendeko katedrala, Madonna della Ghiara Ama Birjinaren eliza (1597-1619), Parmeggiani galeria eta XV-XVI. mendeetako jauregi ugari.
Historia
aldatuMarco Emilio Lepido erromatarrak sortu zuen K.a. II. mendean, Emiliako galtzadan, Regium Lepidi izenarekin. Lombardiako dukeen egoitza izan zen ondoren, eta herri burujabea zen XII. mendean. Este etxearen mende egon zen 1409tik 1796ra bitartean, eta Piemonteko eskualdean 1859. urteaz geroztik.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.