Remco Evenepoel
Remco Evenepoel (Schepdaal, Flandria, 2000ko urtarrilaren 25a), flandriar txirrindulari profesional bat da. Askok jotzen dute txirrindularitzaren itxaropenik handienetako bat. 2019an debutatu zuen profesionaletan Deceuninck-Quick Step World Tour-eko taldearekin.[1]
Biografia
aldatuRemco Evenepoelen aita ere txirrindulari profesionala izan zen, Patrick Evenepoel, baina Remco gazteak futbolean egin zituen lehen urratsak.
Futbola
aldatuRemco Evenepoel bost urterekin hasi zen futbolean jokatzen RSC Anderlecht taldean. Hamaika urte zituela, PSV Eindhoven taldearen gazte akademian sartu zen. Han hiru urte egin zituen, erdiko defentsa moduan jokatzen. Hamalau urterekin Anderlecht taldera itzuli zen. 2014 eta 2015 urteen artean, Evenepoelek lau aldiz jokatu zuen Belgikako hamabost urtez azpiko selekzioarekin, eta bost aldiz hamasei urtez azpikoarekin. 2016an, 16 urte eta 9 hilabete zituela, 13. amaitu zuen Bruselako erdi maratoia, 1 h. 16 min. 15 seg. eginda.
Anderlechten zenbait eragozpen izanda, 2017an KV Malines taldera pasatu zen. Lau hilabete geroago, hantxe amaitu zuen bere futbolista karrera.
Txirrindularitza
aldatuTxirrindulari moduan, Remco Evenepoel hainbeste nabarmendu zen, ezen gazte mailatik zuzenean profesional izatera igaro zen, amateur mailatik pasatu barik.
Junior gisa
aldatuAitaren arrastoari jarraiki, 2017ko apirilean debutatu zuen Evenepoel gazteak txirrindularitzan. Bere lehen lasterketan 71. amaitu zuen, baina bi hilabete geroago lortu zuen lehen garaipena. Amaitu zuen 2017ko sasoia zazpi lasterketa irabazita, tartean La Philippe Gilbert Juniors eta la Route des Géants (Gizandien ibilbidea), biak nazioarteko egutegikoak. Sasoiaren amaieran, Munduko txapelketarako aukeratu zuten, Bergen hirian jokatzekoa zena, Norvegian. Erretiratu egin zen, hiru aldiz erorita.
Hurrengo urtean hainbat lasterketa irabazi zituen Belgikako txapelketa, Europakoa eta Mundukoa jokatu aurretik. 2018ko maiatzean Belgikako txapeldun bihurtu zen, errepideko espezialitatean. Uztailean, Glasgow hirian, Europako txapeldun bihurtu zen erlojupekoan. Bi egun geroago, errepideko lasterketan, helmugarako 100 km falta zirela jo zuen erasoa, eta hamar minutuko aldea atera zion bigarrenari, Alexandre Balmer suitzarra. Lehen aldia zen maila horretan txirrindulari berak irabazten zituela errepideko eta erlojupeko txapelketak. Hiru egun geroago, bi urterako kontratua sinatu zuen Quick-Step Floors talde belgiarrarekin, berau World Tourrekoa. Irailean erlojupeko munduko txapeldun bihurtu zen junior mailan. Bi egun geroago, errepideko lasterketan, erori egin zen hasieran, baina 38 km falta zirela, erasoa jo, eta irabazi egin zuen, minutu bat aterata jazartzaile-taldeari. Lehen txirrindularia izan da gazte mailan, urte berean irabazi dituena Europako titulu biak eta Munduko biak. Urrian Nazioen Sari Nagusia irabazi zuen, junior mailakoa, bere azken lasterketa profesionaletara igaro aurretik.
Deceuninck–Quick-Step
aldatu2018ko uztailean, Remco Evenepoelek jakinarazi zuen hurrengo denboraldia profesional mailan lehiatuko zela Deceuninck–Quick-Step taldean, afizionatu mailatik pasatu barik. Taldeko zuzendariek erabaki zuten lehen denboraldi horretan Evenepoel gaztea astebeteko lasterketak eta egun bateko klasikoak egingo zituela, hauen artean albo batera utzita harbideak.[2] Lehen lasterketa Argentinan korritu zuen, La Vuelta a San Juan, eta bertan gazte onena izan zen, 9. sailkapen nagusian, eta podiumera igo zen lehen aldiz erlojupekoan, Julian Alaphilippe taldekidearen atzean. Evenepoelen lehen garaipena Belgikako itzulian iritsi zen, non irabazi baitzituen sailkapen nagusia, etapa bat eta erregulartasunaren maillota.[3] 2019ko abuztuaren 3an Evenepoelek lehen World Tour garaipena lortu zuen Donostiako klasikoan, denak zur eta lur utzita.[4][5] Donostiako klasikoa irabazi duen inoizko txirrindularirik gazteena bilakatu zen. 2019ko abuztuaren 8an, Evenepoelek erlojupekoa irabazi zuen Europako Txirrindularitza Txapelketan.[6][7]
Palmaresa
aldatuJunior
aldatu2017
- Aubel-Thimister-La Gleizeko etapa 1
- Route des Géants (Gizandien ibilbidea)
- La Philippe Gilbert Juniors
- 2. Bizkaiko Itzulian
2018
- Munduko errepideko txapelketa
- Munduko erlojupeko txapelketa
- Europako errepideko txapelketa
- Europako erlojupeko txapelketa
- Belgikako errepideko txapelketa
- Belgikako erlojupeko txapelketa
- Kuurne-Brusela-Kuurne
- Guido Reybrouck Klasikoa
- 3. etapa l'Étoile du Sud-Limbourg
- Bakearen lasterketa
- Sailkapen nagusia
- 2. (erlojupekoa) eta 4. etapak
- Centre Morbihan Trofeoa:
- Sailkapen nagusia
- 1. etapa
- Patton Generala sari nagusia
- Sailkapen nagusia
- 1. eta 2. etapak
- Aubel-Thimister-Stavelot:
- Sailkapen nagusia
- 3. etapa
- Giro della Lunigiana:
- Sailkapen nagusia
- 1., 2. eta 4 etapak
- Nazioen Sari Nagusia junior mailakoa
Profesional
aldatu2019
- Europako erlojupeko txapelketa
- 2. Munduko erlojupeko txapelketan
- Belgikako Itzulia eta etapa 1
- Donostia Klasikoa
- 3. etapa Adriatica Ionica lasterketa
- 3. Belgikako erlojupeko txapelketan
- 4. Turkiako Itzulian
2020
- Algarveko Itzulia eta 2 etapa
- Burgosko Itzulia eta etapa 1
- Poloniako Itzulia eta etapa 1
- Vuelta a San Juan eta etapa 1
2021
- Belgikako Itzulia eta etapa 1
- Danimarkako Itzulia eta etapa 1
- Druivenkoers Overijse
- Brussels Cycling Classic
- Bernocchi Kopa
- 2. Belgikako erlojupeko txirrindularitzako txapelketan
- 3. Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketan
- 3. Munduko erlojupeko txapelketan
2022
- Lieja-Bastogne-Lieja
- Algarveko Itzulia eta etapa 1
- Norvegiako Tourra, Gazteen sailkapena eta 3 etapa
- Espainiako Vuelta , Gazteen sailkapena eta 2 etapa
- Suitzako Itzuliko etapa 1
- Munduko errepideko txapelketa
- Belgikako erlojupeko txirrindularitzako txapelketa
- Donostia Klasikoa
- 2. Valentziako Erkidegoko Itzulian eta etapa 1
- 3. Munduko erlojupeko txapelketan
- 4. Euskal Herriko Itzulian eta Gazteen sailkapena
2023
- UAE Tourra
- Lieja-Bastogne-Lieja
- Donostia Klasikoa
- 2. Kataluniako Voltan, Mendiko sailkapena eta 2 etapa
- Italiako Giroko 2 etapa
- 3. Suitzako Itzulian eta 2 etapa
- Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Munduko erlojupeko txapelketa
- Espainiako Vueltako Mendiko sailkapena eta 3 etapa
- 2. Chrono des Nationsean
2024
- Algarveko Itzulia eta etapa bat
- 2. Paris-Nizan, Puntukako sailkapena, Mendiko sailkapena eta etapa bat
- 3. Frantziako Tourrean, Gazteen sailkapena eta etapa 1
- Dauphiné Libéréko etapa bat
- Olinpiar Jokoetako erlojupeko proba
- Olinpiar Jokoetako errepideko proba
- Munduko erlojupeko txapelketa
- 2. Lombardiako Giroan
- 5. Munduko errepideko txapelketan
Sariak
aldatu- Kristalezko bizikleta gazte onenari, 2018an
- Urteko kirol esperantza belgiar onena 2018an
Emaitzak lasterketa nagusietan
aldatuItzuli Handiak
aldatuItzuli Handia | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 |
---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | UT | — | UT | — |
Frantziako Tourra | — | — | — | — | — | 3. |
Espainiako Vuelta | — | — | — | 1. | 12. | — |
Beste Itzuliak
aldatuItzulia | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Paris-Niza | — | — | — | — | — | 2. | |
Tirreno-Adriatiko | — | — | — | 11. | — | — | |
Kataluniako Volta | — | — | — | — | 2. | — | |
Euskal Herriko Itzulia | — | — | — | 4. | — | UT | |
Romandiako Tourra | 76. | X | — | — | — | — | |
Dauphiné Libéré | — | — | — | — | — | 7. | |
Suitzako Itzulia | — | X | — | 11. | 3. | — | |
Poloniako Itzulia | — | 1. | — | — | — |
Klasikoak, Txapelketak eta Olinpiar Jokoak
aldatuLasterketa | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Flèche Brabançonne | — | — | — | 6. | — | — | |
Flèche Wallonne | — | — | — | 40. | — | — | |
Lieja-Bastogne-Lieja | — | — | — | 1. | 1. | — | |
Donostia Klasikoa | 1. | X | — | 1. | 1. | — | |
Quebeceko Sari Nagusia | 99. | X | X | — | — | — | |
Montrealgo Sari Nagusia | 53. | X | X | — | — | — | |
Lombardiako Giroa | — | UT | 19. | — | 9. | 2. | |
Olinpiar Jokoak (errepide) | X | 49. | X | 1. | |||
Olinpiar Jokoak (erlojupekoa) | 9. | 1. | |||||
Munduko Errepideko Tx | UT | — | 62. | 1. | 25. | 5. | |
Munduko Erlojupeko Tx | 2. | — | 3. | 3. | 1. | 1. | |
Europako Errepideko Tx | — | — | 2. | — | — | — | |
Europako Erlojupeko Tx | 1. | — | 3. | — | — | — | |
Belgikako errepideko txap. | 84. | — | 3. | 37. | 1. | — | |
Belgikako erlojupeko txap. | 3. | — | 2. | 1. | 4. | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «El Deceuninck-Quick Step busca no sucumbir del cetro de ciclismo 2019» La Guía del Ciclismo 2018-12-23 (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
- ↑ (Nederlanderaz) «Evenepoel vanaf 2019 al prof bij Quick-Step: "Sky kwam nog met gek bod"» sporza.be 2018-07-18 (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
- ↑ www.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
- ↑ Eizmendi, Imanol Magro. «Bi argazki historiarako» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
- ↑ www.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
- ↑ Berria. «Remco Evenepoel, Europako txapeldun erlojupekoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
- ↑ www.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
Kanpo estekak
aldatu- Remco Evenepoelen fitxa sitiodeciclismo.com
- Remco Evenepoelen profila cyclingoo.com
- Remco Evenepoelen palmares profesionala firstcycling.com
- Remco Evenepoel - ProCyclingStats
- Remco Evenepoel erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan