Richard Milhous Nixon (Yorba Linda, Kalifornia, 1913ko urtarrilaren 9a - New York, 1994ko apirilaren 22a) estatubatuar politikaria izan zen. Estatu Batuetako 37. presidentea izan zen 19691974 bitartean. Dimisioa eman behar izan zuen Watergate eskandaluagatik.

Richard Nixon


37. Ameriketako Estatu Batuetako Presidentea

1969ko urtarrilaren 20a - 1974ko abuztuaren 9a
Lyndon Baines Johnson - Gerald Ford
Hautetsia: 1968 United States presidential election (en) Itzuli, 1972 United States presidential election (en) Itzuli
29. Ameriketako Estatu Batuetako Presidente-Hautetsia

1968ko azaroaren 5a - 1969ko urtarrilaren 20a
John Fitzgerald Kennedy - Jimmy Carter
Hautetsia: 1968 United States presidential election (en) Itzuli

36. Ameriketako Estatu Batuetako Presidenteordea

1953ko urtarrilaren 20a - 1961eko urtarrilaren 20a
Alben W. Barkley - Lyndon Baines Johnson
Hautetsia: 1952 United States presidential election (en) Itzuli, 1956 United States presidential election (en) Itzuli

Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1951ko urtarrilaren 3a - 1953ko urtarrilaren 1a - Thomas Kuchel
Barrutia: California Class 3 senate seat (en) Itzuli
Hautetsia: 1950 United States Senate election in California (en) Itzuli

Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1950eko abenduaren 1a - 1951ko urtarrilaren 3a
Sheridan Downey
Barrutia: California Class 3 senate seat (en) Itzuli
Hautetsia: 81st United States Congress (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako kidea

1947ko urtarrilaren 3a - 1950eko abenduaren 1a
Jerry Voorhis - Patrick J. Hillings
Barrutia: California's 12th congressional district (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRichard Milhous Nixon
JaiotzaYorba Linda1913ko urtarrilaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaManhattan1994ko apirilaren 22a (81 urte)
Hobiratze lekuaRichard Nixon Presidential Library and Museum (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaFrancis A. Nixon
AmaHannah Milhous Nixon
Ezkontidea(k)Patricia Ryan Nixon  (1940ko ekainaren 21a -  1993ko ekainaren 22a)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaWhittier College (en) Itzuli 1934)
Whittier High School (en) Itzuli
Duke University School of Law (en) Itzuli 1937)
Duke Unibertsitatea
Fullerton Union High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ofizierra, abokatua, autobiografialaria eta estatu-politikaria
Lateralitateaeskuina
Altuera182 zentimetro
Lantokia(k)Washington
Whittier eta La Habra
Jasotako sariak
KidetzaAmerican Legion (en) Itzuli
Veterans of Foreign Wars (en) Itzuli
Arte Ederren Akademia (Frantzia)
MugimenduaKondor operazioa
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Gradualieutenant commander (en) Itzuli
captain 3rd rank (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Pazifikoko Gerra
Second Indochina War (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAdiskideen Erlijiozko Elkartea
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

IMDB: nm0633271 Rottentomatoes: celebrity/richard_nixon
iTunes: 207145330 Musicbrainz: 056203cf-376f-412a-86f7-3ffa80157ef4 Discogs: 767151 Find a Grave: 1418 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

1945ean Alderdi Errepublikanoko kide egin zen, eta 1951n senatari hautatu zuten. Gogor jardun zuen komunistatzat salatzen zituen funtzionarioen aurka. 1952tik 1960 arte presidenteorde izan zen, eta presidente gisa jardun zuen Eisenhower gaixorik egon zen bitartean ere. 1960an, Alderdi Errepublikanoaren hautagaia izan zen presidentetzarako hauteskundeetan, baina John F. Kennedy demokrata gailendu zitzaion.

1968an presidente hautatu zuten. Barne-politikan, gogor zapaldu zituen Vietnamgo Gerrak eragin zituen protesta eta iskanbila larriak, eta arrazakeriaren aurka borrokatzen ziren beltzen erakundeak. Kanpo-politikan, Vietnamgo Gerra izan zuen arazo nagusia; konponbide gisa Estatu Batuetako gudarostea pixkanaka handik ateratzen saiatu zen baina, aitzitik, vietnamizazio-politika horrek Indotxina osora hedatu zuen gerra; 1972an, bonbardaketa latzak agindu zituen Hanoin eta Hai Phongen, baina, Estatu Batuek gerra galdua zutela ikusirik, azkenean bake-hitzarmen bat negoziatu behar izan zuten vietnamdarrekin. Txinako Herri Errepublikarekin hitzarmenak egin zituen Estatu Batuetako lehen presidentea izan zen. Bestalde, arma estrategikoen kopurua mugatzeko hitzarmenak egin zituen Sobietar Batasunarekin.

1972an berriro izendatu zuten presidente. Israeldarrei lagundu zien Yom Kippur Gerran, eta 1973ko Txileko estatu kolpean Augusto Pinocheten alde esku hartzeko agindu zuen. Henry Kissinger estatu-idazkariak eragin handia izan zuen haren kanpo-politikan. 1974ko abuztuaren 9an, kargua utzi behar izan zuen Watergate auziagatik.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
Idea 3
idea 3
Ideen 2
multimedia 1
os 5
web 3