Richard Serra

eskultore estatubatuarra

Richard Serra (San Frantzisko, Kalifornia, 1938ko azaroaren 2aOrient, New York, 2024ko martxoaren 26a) estatubatuar eskultore minimalista izan zen. 2010ean arteetako Asturiasko Printzea saria irabazi zuen[1].

Richard Serra
Fulcrum (1987), Londres. Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSan Frantzisko1938ko azaroaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaOrient2024ko martxoaren 26a (85 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Nancy Graves (en) Itzuli  (1965 -  1970)
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Kaliforniako Unibertsitatea Santa Barbaran 1961) Artean graduatu
Yale Unibertsitatea 1964) Master of Fine Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria, marrazkilaria, telebista-ekoizlea, bideoartista, artista bisuala eta artista
Lantokia(k)Paris
Florentzia
New Haven eta New York
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Zientziaren eta Arteen Europar Akademia
Berlingo Arteen Akademia
Royal Academy of Arts
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Accademia di San Luca
The 8th Street Club (en) Itzuli
Mugimenduaprocess art (en) Itzuli
Minimalismoa
Genero artistikoaarte abstraktua
bideoartea

IMDB: nm0962394 Allocine: 15786 Allmovie: p319192
Discogs: 1723079 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Berkeleyn eta Santa Barbaran egin zituen ikasketak 1957-1961 bitartean, Kaliforniako Unibertsitatean, eta ingeles literaturan graduatu zen. 1961-1964 urteetan, berriz, Yale Unibertsitatean ikasi zuen, beka batzuekin. Ondoren, eta beken laguntzarekin, Parisa (1965) eta Florentziara (1966) bidaiatu zuen, eta Erromako galeria batean bere lehen bakarkako erakusketa egin zuen. Espainiara eta Iparraldeko Afrikara joan zen ondoren, eta azkenik New Yorken kokatu zen.

Hasieran, antiformarekin edo postminimalismoarekin lotu zen Serraren obra, eta gerora eskulturarentzako site specifity («leku jakin bat») kontzeptua landu duen artista garaikide nagusi gisa nabarmendu da. Ospe handia eman diote material industrialetatik (beruna, altzairua eta hormigoia) eskulturak egiteko erabiltzen dituen prozesu bitxiek. Aipagarriak ditu, besteren artean, neoiz eta kautxuz egindako muntaketa-sail bateko lanak. Gerrikoak (1966-1967, Solomon R. Guggenheim Museum, New York) lanean neonezko hodien distiraren eta larru bulkanizatuzko gerrikoen biguntasunaren arteko kontrastea nabarmentzen da eta, harrezkeroko lanetan bezala, garrantzi handia eman zion materialaren izaerari eta grabitatearen pisuari.

1968-1969 bitartean, eskulturarekin lot daitezkeen aditz-sail bat osatu zuen eta, sail horretatik abiaturik, berunezko ehun bat eskultura sortu zituen. Aipagarria du Splashing saila ere, New Yorken berun urtua paretaren eta lurraren kontra jaurtiz egina. 1970eko hamarkadan obra monumentalagoa osatu zuen, altzairu beroaz neurri handiko eskultura soilak eginez. Leku jakinetarako egindako eskultura ikusgarrietan azpimarratzekoa du Arku makurra (1981), New Yorkeko Federal Plazarako egina. Aipagarria da Guggenheim Bilbao Museoan dagoen Denboraren materia (The Matter of Time, 19942005) instalazioa ere, neurri handiko zortzi eskulturez osaturik dagoena[2].

Baina eskultura ez ezik, zinema ere landu zuen Serrak. 1960ko hamarkadan zenbait film egin zituen, Andy Warholen eraginpean, esaterako Hand Catching Lead («Beruna hartzen duen eskua») eta Hands Tied («Esku lotuak»).

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Serra  
  NODES
Idea 1
idea 1