Roger Waters
George Roger Waters (Surrey, 1943ko irailaren 6a) Pink Floyd taldearen sortzaileetako bat da, Syd Barrettek taldea utzi ondoren taldearen konpositore kontzeptual bihurtu zena. Baxu jotzailea izateaz gain, kantari nagusiaren lekua partekatu zuen, eta sintetizadoreekin, loopekin, gitarra elektrikoarekin eta akustikoarekin esperimentatu zuen. Harekin, Pink Floydek mundu mailako arrakasta lortu zuen 1970eko hamarkadan, The Dark Side of the Moon, Wish You Were Here, Animals eta The Wall bere disko kontzeptualei esker. 1985ean taldea utzi zuen, beste taldekideekin zeuden ezberdintasun sortzaile eta legalen ondorioz. 1987an berriro ados jarri eta ia 18 urte igaro ziren taldearekin berriro jotzeko. 2010 inguruan, taldeak 250 milioi disko baino gehiago saldu zituen; 74 milioi album soilik Estatu Batuetan.
Diskografia
aldatu- 1970: Music from The Body
- 1984: The Pros and Cons of Hitch Hiking
- 1986: When the Wind Blows
- 1987: Radio K.A.O.S.
- 1990: The Wall - Live in Berlin
- 1992: Amused to Death
- 2000: In the Flesh – Live
- 2002: Flickering Flame:The Solo Years Volume 1
- 2005: Ça Ira (ekoizlea)
- 2011: The Album Collection
- 2014: Roger Waters: The Wall
- 2017: Is This the Life We Really Want?
- 2019: Roger Waters: Us + Them
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |