Rostock, Alemaniako hiri bat da, Mecklenburg-Aurrepomerania estatuan dagoena. Estatuko handiena izan arren hiriburua Schwerin da. Warnow ibaiaren ertzean, Baltikotik hamabi kilometrotara, Warnemünde eskualdean. Bere biztanleria 200.000 biztanle ingurukoa da.

Rostock
Rostock
Alemaniako hiri-udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Mecklenburg-Aurrepomerania
AlkateaEva-Maria Kröger (en) Itzuli
Izen ofizialaRostock
Jatorrizko izenaRostock
Posta kodea18001, 18181 eta 18059
Udalerri kodea13003000
Geografia
Koordenatuak54°05′00″N 12°08′00″E / 54.0833°N 12.1333°E / 54.0833; 12.1333
Map
Azalera181,36 km²
Altuera18 m
MugakideakRostock barrutia, Elmenhorst/Lichtenhagen, Admannshagen-Bargeshagen, Lambrechtshagen, Kritzmow, Papendorf, Dummerstorf, Roggentin, Broderstorf, Bentwisch, Mönchhagen, Rövershagen, Gelbensande eta Graal-Müritz
Demografia
Biztanleria210.795 (2023ko abenduaren 31)
875 (2022)
alt_left 107.446 (%51) (%49) 103.349 alt_right
alt_left 106.098 (%50,3) (%48,8) 102.963 alt_right
Dentsitatea1.162 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraXIII. mendea
Telefono aurrizkia0381
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakVarna, Szczecin, Turku, Dunkerque, Riga, Anberes, Dalian, Raleigh, Rijeka, Bremen, Aarhus, Guldborgsund, Bergen, Communauté urbaine de Dunkerque (en) Itzuli eta Karlskrona
MatrikulaHRO eta A
rostock.de

Alemaniako ipar-ekialdeko portu nagusia da, eta lotura zuzena du Danimarkako portu garrantzitsuenekin. Arrantza eta industria (janari industria, ontziolak, altzairugintza, kimika industria, zurgintza, tresneria kimikoa) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XIII. mendeko Andre Mariaren eliza gotikoa, XIV. mendeko San Nikolas eliza, XV. mendeko udaletxea (aurrealde barrokoa) eta XIV-XVI. mendeetako harresiko ateak eta hondakinak.

      Datu klimatikoak (Rostock)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 11 15 21 26 31 33 34 32 29 22 15 14 34
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2 2 7 11 17 20 22 21 18 12 7 3 12
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2 -3 -1 3 7 10 13 13 9 6 2 -1 5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -18 -20 -18 -5 -3 2 6 5 1 -5 -9 -16 -20
Pilatutako prezipitazioa (mm) 46 36 30 42 48 60 79 71 69 65 39 45 630
Iturria: [1]

Historia

aldatu

Sorrera

aldatu

XI mendean eslaviarrek Roztoc herrixka sortu zuten, zeinak ibaiaren zabalgunea esan nahi duen. Hala ere 1161ean Valdemar I.a Danimarkakoak su eman zion herriari eta erabat suntsitua gelditu zen. Ondoren merkatari alemaniarrek hiru herri sortu zituzten bertan, bakoitza eliza baten inguruan kokatzen zelarik; San Petriren eliza (gaur egungo alde zaharra dagoena), Andre Mariaren eliza (gaur egungo merkatu berriaren inguruan) eta San Jaimeren eliza (gaur egungo unibertsitatearen inguruan). Berehala baina hiru herriek hiri bakarra osatu zuten.

Hansa hiria

aldatu

Hansa Ligan sartzerakoan hiriaren gorakada etorri zen eta XIV menderako Mecklenburgeko hiri garrantzitsuena bihutu zen bere 12.000 biztanleekin. Bere jarduera ekonomiko nagusia ontzigintza zen, izan ere Itsaso Baltikoan zebiltzan itsasontzi gehienak bertan eginak zeuden. 1419an Europako Unibertsitaterik zaharrena dena sortu zen Rostocken. XV mendean Mecklenburgeko dukeek hiriarekiko kontrola areagotu nahi zuten eta biztanle pobreenek srturiko matxinadak zapuzteko aitzakiaz lortu zuten Rostocken erabateko kontrola eskuratzea.

 
Rostockeko udaletxea eta ingurua, bonbaketa baten ondoren

Aro modernoa

aldatu

Rostocken indarrak eta kokapen estrategikoak Daniarren eta suediarren erasoak jasatea ekarri zuen. Horrela bai Hogeita Hamar Urteko Gerran (1618-1648) eta 1700-1721 aldietan iparraldeko nazioek hiria okupatu zuten. Napoleondar Gerretan ere frantziarren eskuetan egon zen hamar urtez. Hala ere XIX mendean hiriaren garrantzia ez zen batere jeitsi eta populazioz nabarmen igotzen jarraitu zuen. Industrializazioari esker Itsaso Baltiko guztiko itsas flotarik handiena garatu zuen.

XX mendea

aldatu

Mende berriarekin batera ontzigintzari hegazkingintzaren gehitu zitzaion eta nazientzako hiri estrategikoa bihurtu zen. Hau dela eta aliatuen bonbaketa gogorrak jasan zituen Bigarren Mundu Gerran, 1942 eta 1944ean. Armada Gorriak 1945ean bereganatu zuenerako Rostock erabat suntsitua zegoen.

Ekialdeko Alemanian sartua gelditu zen eta itsas portu estrategikoa izanik, gerra aurretik zegoen bezala berreraikitzen saiatu ziren. Ekialdeko Alemaniaren berpiztearen sinbolo bihurtu zen hiria. 1990eko Alemaniaren bateratzearekin batera, estatuaren motorra Mecklenburg-Aurrepomerania dela esaten da, hiriburua Schwerin bada ere.

 
Andre Mariaren eliza

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Andre Mariaren eliza (Marienkirche): 1265ean eraikitako adreilu gorrizko eliza gotikoa da. 1531ean Luteranismoa onartu zuen. 12 metrotako erloju astrologikoa dauka.
  • Udaletxea (Rathaus): Andre Mariaren elizaren ondoan kokaturik dago, merkatu berriaren plazan. XIII mendeko eraikina bada ere 1727ko fatxada barrokoa du.
  • Kröpeliner Straße: XV eta XVI mendeko etxe burgesak kokatzen dira kalearen ertzetan. Hiriko kale nagusia den honek Merkatu berriaren plaza eta Kröpeliner atea elkartzen ditu.
  • Universitätsplatz: Rostockeko Unibertsitatearen eraikin gehenek inguratzen duten plaza da.
  • Harresiak eta ateak: Garai bateko harresien zati batzuk oraindik badiraute. izan zituen 32 ateetatik bi baino ez dira gelditzen.

Garraioak

aldatu

Autopistek eta trenek Berlin, Hanburgo eta Poloniarekin lotzen dute.

Bestalde Eskandinaviarako ferrien kai handia dauka. Alemaniatik Tallinn (Estonia), Helsinki (Finlandia), Guldborgsund (Danimarka) eta Trelleborg (Suedia) hirietara doazen ferriak Rostocketik ateratzen dira.

Kirolak

aldatu

Hiriko futbol talde nagusia F.C. Hansa Rostock da. Gaur egun bigarren mailan ari bada ere Alemania biak bateratzean Ekialdeko Alemaniatik lehen mailarako sailkatu zen bi taldeetako bat izan zen, izan ere 1991ean Ekialdeko Alemaniako Liga eta Kopa txapelduna izan baitzen.

Bestalde aipatzekoa da HC Empor Rostock eskubaloi taldea, Ekialdeko Alemaniako talde nagusia izan zen 10 liga eta 7 kopa irabazi baitzituen. EHF Errekopa bat ere badu.

Jan Ullrich txirrindularia ere aipatu behar da, 1997ko Frantziako Tourraren irabazlea eta Munduko Txapelketako Erlojupeko proban bi aldiz txapeldun izana.

Azkenik Britta Kamrau igerilaria ere aipatu behar da, 2007an 25 kilometroko distantzian munduko txapeldun izan zena. Aurrez, 2004ean 5, 10 et 25 kilometrotako Europako txapeldue ere izana zen.

Herritar ospetsuak

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu
  Szczecin (Polonia), 1957   Bergen (Norvegia), 1965
  Turku (Finlandia), 1959   Varna (Bulgaria), 1966
  Dunkerque (Frantzia), 1960   Rijeka (Kroazia), 1966
  Riga (Letonia), 1961   Bremen (Alemania), 1987
  Anberes (Belgika), 1963   Dalian (Txina), 1988
  Århus (Danimarka), 1964   Raleigh (Ipar Karolina) (Ameriketako Estatu Batuak), 2001
  Göteborg (Suedia), 1965

Erreferentziak

aldatu

Demografia

aldatu
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

aldatu


  NODES
ELIZA 10
Idea 1
idea 1
Ideen 1
multimedia 1
os 26
web 3