Rothesayko gaztelua (ingelesez: Rothesay Castle) Eskoziako Rothesay herrian dagoen gaztelu bat da. Stewart familiaren egoitza izan zen eta Eskoziako hainbat errege bizi izan ziren bertan. A mailako eraikina izendaturik dago.

Rothesayko gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaArgyll eta Bute
Kokapen fisikoaBute uhartea
Koordenatuak55°50′11″N 5°03′18″W / 55.8365°N 5.055°W / 55.8365; -5.055
Map
KudeatzaileaEstuardo etxea
KomisarioaAlan fitz Walter, 2nd High Steward of Scotland (en) Itzuli
Arkitektura
Ondarea
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

Bute konderriko hiriburua izan zen, bertan Bute, Arran eta Cumbrae uharteak zeuden. Stewart familiaren domeinua zen eta hauek 1230 hamarkadan Rothesayko gaztelua eraiki zuten Norvegiarren erasoei aurre egiteko. 1263an Norvegiarrek eskuratu zuten baina utzi beharra izan zuten, Norvegiarren Eskoziako garaia bukatzear baitzen. Hasierako gaztelu hark 3 metro sendo zen 43 metro luzerako harresia zuen. XIII mendearen bukaeran gaztelua gotortu egin zuten lau dorre zirkular gehituz.

Eskoziako Independentzia Gerretan eragin handia izan zuen familiak eta Eskoziako koroa eskuratu zuten. Honen ondorioz Roberto II.a eta Roberto III.a erregeen egoitza bihurtu zen gaztelua.

XVI eta XVII mendeetan handitu eta sendotu egin zuten berriz. XVII mendean ingelesen alde jokatu zuen eta Oliver Cromwellen armada izan zen bertan. 1660an hauek alde egin zutenean gazteluaren zati handiak desegin zituzten. Orduan bertan behera utzia izan zen eta 1870 hamarkadararte ez zituzzten hondarrek egokitze lanak egin. XX mende hasieran berriztatze lan beriak egin zituzten. 1961ean Eskoziako gobernuak hartu zuen beregain eta gaur egun Historic Scotland erakundeak kudeatzen du.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES