Ruten liburua Bibliako Itun Zaharreko liburuetako bat da, zaharrenetakoa. Grekozko eta latinezko itzulpenek Epaileen liburuaren ondoren dakarte, liburuaren hasiera-hasieran daukan aipamenagatik (Rt 1,1: Epaileen garaian gosetea izan zen Israel herrian). Liburuko pertsonaietako baten izena darama: Rut emakume atzerritarra.

Ruten Liburua
Jatorria
Izenburuaרוּת, Rut eta Ruth
Ezaugarriak
HizkuntzaBibliako hebreera
Deskribapena
Honen parte daFive Megillot (en) Itzuli
Ketuvim
Itun Zaharra
Historical books (en) Itzuli
Fikzioa
kronologia
Epaileen Liburua Ruten Liburua Samuelen I. Liburua

Egilea eta garaia

aldatu

Liburuaren egilea ezezaguna, eta ez dago jakiterik zehatz-mehatz noiz idatzi zen; gaian eta estiloaren xehetasun batzuei erreparaturik, aditu batzuek uste dute Babiloniako gatibualdiaren ondoren idatzia dela. Oso garai ezberdinak proposatu izan dira, David eta Salomonen garaitik Esdras eta Nehemiasen garairaino; azken hori izan liteke, agian, liburuaren kokagune egokiena, garai horretan lege zorrotzak aldarrikatu baitziren atzerritarrekin ezkontzearen aurka. Liburu osoan Salomon ezertarako aipatzen ez denez, aditu askok uste dute Salomonen erregealdia baino lehenagokoa izan behar duela

Ezaugarriak

aldatu

Rut Betleemdik etorkin gisa Moabera joandako gizon batekin ezkondu zen, baina alargundu egin zen seme-alabarik izan gabe. Senarra hil ondoren, Judara jo zuen bere amaginarreba Noemirekin, eta hildako senarraren ahaide zen Boozekin ezkondu zen. Rut eta Boozengandik Obed jaio zen, David erregearen aitona.

Liburuan hainbat balio erlijioso eta etiko azpimarratzen dira: Jainkoarenganako konfiantza eta fedearen unibertsaltasuna, leialtasuna, zintzotasuna eta eskuzabaltasuna. Rut liburu laburra hebrearren kontatzeko artearen maisulantzat jo daiteke.

Egitura

aldatu

Egitura argia du: Sarreraren (1,1-5: Elimelek eta bere familia Moaben) eta konklusioaren (4,13-17:Boozen ondorengoak) artean, lau ekitaldik osatzen dute liburua: 1,6-22 (Noemi Belenera itzuli Rutekin), 2,1-23 (Rut Boozen soroetan), 3,1-18 (Rutek senarra aurkitu) eta 4,1-12 (Booz Rutekin ezkondu). Liburua Daviden genealogia ematen duen eranskin batez bukatzen da (4,13-18: Hona hemen Peretzengandik Davidenganainoko arbaso-zerrenda: Peretzek Hetzron sortu zuen, honek Ram, honek Aminadab, honek Nahxon, honek Salmon, honek Booz, honek Obed, honek Jese eta honek David).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES