Sándor Kőrösi Csoma

Sándor Kőrösi Csoma (Covasna, Transilvania, 1784ko martxoaren 27a-Darjeeling, India, 1842ko apirilaren 11a), hungariar esploratzaile bat izan zen, tibetologiaren sortzailetzat hartzen dena. Bere bizitzaren zati gehiena hungariar herriaren jatorria ikertzen eman zuen.

Sándor Kőrösi Csoma

Bizitza
JaiotzaChiuruș (en) Itzuli1784ko martxoaren 27a
Herrialdea Hungaria
Lehen hizkuntzahungariera
HeriotzaDarjeeling1842ko apirilaren 11 (58 urte)
Hobiratze lekuaTomb of Sándor Kőrösi Csoma (en) Itzuli
Heriotza modua: malaria
LeinuaCsoma family of Zágon and Kőrös (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGöttingengo Unibertsitatea
(1816 - 1818)
Hizkuntzakhungariera
ingelesa
alemana
frantsesa
italiera
errumaniera
errusiera
Kroaziera
Tibetera
hebreera
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, hizkuntzalaria, lexikografoa, itzultzailea, orientalista, filologoa, idazlea eta bidaiaria
KidetzaHungariako Zientzien Akademia

Find a Grave: 183158297 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Csomak, székelya zena, 1812 eta 1815 artean teologia eta filologia ikasi zituen Nagyenyeden, eta 1816 eta 1818 artean, Göttingenen, Johann Gottfried Eichhornen zuzendaritzapean ekialdeko hizkuntzak ikasi zituen. Han, Johann Friedrich Blumenbachekin kontaktuan jarri zen. Honek, magiarrak uigurren oinordekoak zirela zioen. Ideia honen ondorioz, Csoma Asiara joan zen, hungariarren jatorria jakiteko asmoz.

Csomak erraz hitz egiten zuen armeniera. 1821ean karabana batera elkartu zen armeniarrez jantzita, eta Khorasanetik bidaiatu zuen Bagdad, Teheran, Bukhara eta Lahore zeharkatuz Ladakhen hiriburua den Lehraino iritsi arte.

1821ean ikasle bezala sartu zen Zanskarreko monasterio budista batean, Hindu Kushen, Sutlej ibaiaren ondoan, eta tibetera eta budismoaren funtsak ikastera dedikatu zen. 1827 eta 1834 artean britainiar gobernuaren estipendio batekin Ladakhen bizitzen egon zen.

Bere ikerketen emaitza bezala, tibeteraren lehen gramatika zientifikoa argitaratu zuen A grammar of the Tibetan language (Kalkuta, 1834) baita lehen tibetar hiztegia ere Essay towards a dictionary Tibetan and English (Kalkuta, 1835). Lan hauekin, bere Analysis of the Kandjur (budismoaren irakaskuntzei buruz, Kalkuta, 1835) eta bere lan gehigarriekin, Csoma Europan tibetologiaren sortzailetzat hartzen da.

Csomaren ikerketen aditzea izan zuen Dalai Lamak. Arrazoi honegatik, Tibeten hiriburua den Lhasara gonbidatua izan zen lehen europarra izan zen. Baina Csoma bidaia egin baino lehen hil zen Darjeelingen, Himalayaren oinean.

  • A grammar of the Tibetan language (Kalkuta 1834)
  • Essay towards a dictionary Tibetan and English (Kalkuta 1835)
  • Analysis of the Kandjur (über die Grundlehren des Buddhismus, Kalkuta 1835)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sándor Kőrösi Csoma  
  NODES