Søren Kierkegaard (Kopenhagen, 1813ko maiatzaren 5a - 1855eko azaroaren 11a) psikologo, filosofo eta idazlea izan zen. XIX. mendeko filosofo existentzialista nagusia da.

Søren Kierkegaard

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSøren Aabye Kierkegaard
JaiotzaKopenhage1813ko maiatzaren 5a
Herrialdea Danimarka
BizilekuaKopenhage
Berlin
Lehen hizkuntzadaniera
HeriotzaKopenhage1855eko azaroaren 11 (42 urte)
Hobiratze lekuaAssistens Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
paralisia
Familia
AitaMichael Pedersen Kierkegaard
Ezkontidea(k)ezkongabea
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaKopenhageko Unibertsitatea Doktoretza : Teologia
Østre Borgerdyd school (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
TesiaOn the Concept of Irony with Continual Reference to Socrates (en) Itzuli
Hizkuntzakdaniera
latina
alemana
Irakaslea(k)Poul Martin Møller (en) Itzuli
Frederik Christian Sibbern
Hans Lassen Martensen (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, teologoa, poeta, idazlea, eleberrigilea eta literatura-kritikaria
Lan nabarmenak
InfluentziakAristoteles, Agustin Hiponakoa, Johann Georg Hamann, Gotthold Ephraim Lessing, Martin Luther, Friedrich Schelling, Georg Wilhelm Friedrich Hegel, Jacob Peter Mynster (en) Itzuli, Christian Wolff eta Immanuel Kant
Eragin zuenKarl Barth, Martin Buber, Jacques Derrida, Martin Heidegger, Henrik Ibsen, Emmanuel Lévinas, Gabriel Marcel, Carl Schmitt, Paul Tillich, Ludwig Wittgenstein, Ingmar Bergman
Mugimenduaexistentzialismoa
Izengoitia(k)Victor Eremita, A, Judge William, Johannes de silentio, Constantine Constantius, Young Man, Vigilius Haufniensis, Nicolaus Notabene, Hilarius Bookbinder, Johannes Climacus, Inter et Inter, H.H., Anti-Climacus, B, Johannes de Silentio, Constantin Constantius eta P. CH. Kierkegaard
Genero artistikoapanfletoa
debatea
egunkaria
saiakera
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

IMDB: nm0452567 Musicbrainz: e6ec6c97-5a15-42bc-b443-1276f23744e4 Discogs: 1358811 Find a Grave: 8738 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Erlijio-giroan hazi zen. 1841ean doktoretza-tesia egin zuen Ironiaren kontzeptua gaiaz, Kopenhageko Teologia Fakultatean. Regina Olsenekin izan zuen amodio galduak, eta eliza luteranoarekin izan zituen eztabaidek eragin handia izan zuten haren bizitzan. Hegelen filosofia objektiboaren kontra borroka egin zuen.

Izan ere, Kierkegaardentzat egia subjektiboa da, eta hiru alderdi ditu: estetikoa, etikoa eta erlijiozkoa, eta hiru horien artean aukeratu beharra dago. Fedea Jainkoarekiko harreman pertsonala da, eta harreman horretatik sortzen da estutasuna.

Eragina Euskal Herrian

aldatu

Kierkegaard-en eragina Unamunok jaso zuen batez ere. Aipatzekoa da, era berean, gerra ondoan eta tradizioaren aurka Euskal Herriaren ideia berria ekarri zuen Txillardegik jaso zuen eragina ere. Kierkegaarden eragina Txillardegirengan, batetik zuzenekoa da eta bestetik Unamuno eta Sartre bezalako existentzialista frantsesen bitartezkoa. Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua (1957) nobela existentzia molde ezberdinen artean, Kierkegaardek azaldutakoen artean, aukeratu beharrak zuzentzen du.

Kierkegaardenak dira, besteak beste: Bata ala bestea (1843), Ikara eta dardara (1843), Estutasunaren kontzeptua (1844), Filosofia-zatiak (1844), Maitasunaren obrak (1847), Eritasun hilkorra (1848), Kristautasun-ariketa (1850). Kierkegaard ezagutzeko, garrantzi handikoak dira haren Egunerokoak.

Kierkegaarden eragina lehenago ikusi zen literaturan filosofian baino, eta batez ere XIX. mendearen hondar-urteetan Eskandinaviako literaturan (Henrik Ibsen eta August Strindberg) eta alemanezkoan XX. mendean (Franz Kafka eta Thomas Mann).

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Søren Kierkegaard  

Bibliografia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu


  Artikulu hau Danimarkako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


  NODES
Idea 2
idea 2