Sagamiko fosa
Sagamiko fosa, itsas-hobia (japonieraz: 相模トラフ, Sagami Torafu) edo Sagamiko Subdukzio Eremua 340 kilometroko luzera duen fosa tektoniko bat da. Filipinetako plaka Okhotskeko plakaren azpian subdukzioa egiten duen eremu osoan zehar hedatzen da. Bosoko muga hirukoitzean hasten da, ekialdean, Japoniako itsas hobiarekin elkartzen den puntua eta Sagamiko badian amaitzen da mendebaldean, Nankaiko itsas hobiarekin aurkitzen den lekuan. Izu uharteen iparraldetik doa, Izu-Bonin-Mariana arkuan.
Sagamiko fosa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | undersea trough (en) |
Eponimoa | Sagami Badia |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°42′N 139°40′E / 34.7°N 139.67°E |
Honen parte da | Filipinetako plaka |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Kanagawa prefektura |
Sagamiko fosak lurrikara handiak sortu ditu, Kantōko lurrikarak izen kolektiboa dutenak[1]. Tokioren gaineko arriskua eragin dezakete, Kanto eskualdean 43 milioi pertsona bizi baitira. 1923ko Kantōko lurrikara handia fosa honen mugimenduaren ondorioz sortu zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Simpson, David W., ed. (1981). Earthquake prediction: an international review. American Geophysical Union ISBN 978-0-87590-403-0. (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).