Saint-Hilaire eliza (Melle)
Saint-Hilaire eliza Melleko (Deux-Sèvres, Frantzia) eliza katolikoa da. Eraikina monumentu historiko gisa sailkatu zen 1914ko apirilaren 18an.[1] 1998az geroztik UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatu du, Frantziako Donejakue bideen etapa gisa.[2]
Saint-Hilaire eliza (Melle) | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Monumentu historikoa | |
Donejakue bideak Frantzian | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Deux-Sèvres |
Frantziako udalerri | Melle |
Koordenatuak | 46°13′12″N 0°08′59″W / 46.22°N 0.1497°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Hilary of Poitiers (en) |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Poitiers (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 868-067 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
Mérimée ID | PA00101264 |
|
Historia
aldatuJatorrian, eliza zurez egina zegoen. Egungo eraikinak ordezkatu zuen XII. mendean.[1] Azken hau bi etapatan eraiki zen: 1109 inguruan (elizaren azpian dagoen diru-gordailu berrienaren data) korua eta transeptua egin ziren, eta 1150 inguruan nabea eta fatxada. Aimericus Abelini izeneko batek finantzatu zuen eraikuntza. Haren izena deanbulatorioko kapitel bateko abakoan agertzen da.
Arkitektura
aldatuBere planta konplexua da eta erromesen bisitak errazteko diseinatuta dago. Horren erakusgarri da deanbulatorioa.
Kanpoaldea
aldatuEraikinak berezitasun bat dauka: kontrahormen ordez zutabeak jarri zituzten, gangen bultzada jasateko.
Mendebaldeko fatxada: Erdiko ataria puntu erdikoa da eta albo banatan bi arku itsu daude. Gainean hiru leiho ditu.
Iparraldeko pareta: eskulturengatik nabarmentzen da. Goi-erliebe bat dauka, nitxo batean, eta Konstantino I.ak jentilen gainean eduki zuen garaipena sinbolizatzen du. Atearen arkuaren kanpoko arkiboltan bizioen eta bertuteen arteko borroka irudikatzen da.[1]
Kanpandorrea: karratua eta lodia. Leiho bat eta bi arku itsu ditu. 1850ean erabat berregin zen, sute baten ondoren. Lau aurpegiak berreraiki ziren, hegoaldeko aurpegiaren ereduari jarraituz.
Barrualdea
aldatuDekorazio zizelkatua ugaria da: Hainbat kapitel erromaniko daude, musikariak eta munstroak irudikatzen dituztenak.
Eskuinaldean atari oso eder bat dago, eta hori bitxia da. 31 krabelin tailatuk osatzen dute arkua. Erdian, Kristo bat dago, eskuineko eskuarekin bedeinkatzen. Beste eskuan Jakinduriaren liburua dauka.
Deanbulatorioko kapitel guztiak nabarmenak dira eta ikonografia aberatsa dute: basurde-ehiza, Ongiaren eta Gaizkiaren zuhaitza, malabareen eszena, hegaztiak edaten, dragoiak, elefanteak.
Transeptuaren gainean kupula bat dago, eta kanpandorrea eusten du.
Galeria
aldatu-
Atari nagusia
-
Iparraldeko ataria
-
Iparraldeko horma
-
Absideak eta kanpandorrea
-
Erdiko nabea
-
Nabeak
-
Kapitel bat
-
Barruko atea
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c «Eglise Saint-Hilaire» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
- ↑ (Frantsesez) mondial, UNESCO Centre du patrimoine. «Chemins de Saint-Jacques-de-Compostelle en France» UNESCO Centre du patrimoine mondial (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
Kanpo estekak
aldatu- UNESCOren orrialdea, Frantziako Donejakue bideari buruz: https://whc.unesco.org/fr/list/868-067
- Frantziako Kultura Ministerioaren fitxa: https://www.pop.culture.gouv.fr/notice/merimee/PA00101264