Salamanca
- Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Salamanca (argipena)».
Salamanca[1] izen bereko probintziako hiriburua da, Gaztela eta Leongo autonomia-erkidegoaren hego-mendebaldean kokatutakoa. Tormes ibaiaren ertzean dago eraikita, eta 153.472 biztanle zituen 2011an. Erkidego osoko hirugarren udalerririk populatuena da, Valladolid eta Burgos ostean.
Salamanca Salamanca | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Gaztela eta Leon | ||||||||||
Probintzia | Salamancako probintzia | ||||||||||
Alkatea | Carlos Manuel García Carbayo (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Salamanca | ||||||||||
Jatorrizko izena | Salamanca | ||||||||||
Posta kodea | 37001–37009 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 37274 | ||||||||||
Herriburua | Salamanca City (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 40°57′54″N 5°39′51″W / 40.965°N 5.6642°W | ||||||||||
Azalera | 39,56 km² | ||||||||||
Altuera | 798 m | ||||||||||
Mugakideak | Santa Marta de Tormes, Carbajosa de la Sagrada, Arapiles, Aldeatejada, Carrascal de Barregas, Doñinos de Salamanca, Villamayor, Villares de la Reina eta Cabrerizos | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 143.954 (2023) 1.542 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 3.639 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 923 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Coimbra, Nimes, Würzburg, Brujas, Buenos Aires eta Las Palmas Kanaria Handikoa | ||||||||||
Matrikula | SA | ||||||||||
salamanca.es |
Bi alde bereizten dira Salamancako hirian: 1936tik aurrera eraiki zen hiria, batetik, eta Erdi Arokoa, bestetik. Monumentuei dagokienez, multzo nabarmena dago hirigunean.
Ondarea
aldatuMonumentu aipagarriak dira XII. mendeko katedral zahar erromanikoa, XVI-XVIII. mendeetako katedral berria —molde gotiko, errenazentista eta barrokoan egina—, XV-XVI. mendeetako San Esteban eliza domingotarra, XVI. mendeko unibertsitateko eskolak, XVIII. mendeko plaza nagusia eta XVI-XVIII. mendeetako eliza eta jauregi ugari. 1988an, gizateriaren ondare izendatu zuen UNESCOk.
Bestela, bertako Aste Santua deklaratu dute nazioarteko interes turistikodun jaia.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Salamanca) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 22.5 | 24.7 | 29.8 | 34.7 | 37.0 | 39.8 | 39.6 | 37.5 | 30.6 | 24.5 | 18.5 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 7.9 | 10.8 | 14.0 | 15.7 | 19.7 | 25.2 | 29.3 | 28.7 | 24.5 | 18.2 | 12.4 | 8.8 | 17.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.7 | 0.3 | 1.4 | 3.5 | 7.0 | 10.5 | 12.8 | 12.4 | 9.0 | 6.1 | 2.2 | 0.7 | 5.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -13.4 | -10.5 | -8.2 | -5.0 | -1.4 | 3.0 | 5.8 | 4.5 | 1.4 | -4.8 | -7.6 | -9.6 | ' |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 6 | 6 | 5 | 7 | 8 | 5 | 3 | 2 | 4 | 7 | 7 | 7 | 66 |
Iturria: AEMET [2] |
Historia
aldatuKartagotarrek sortu zuten Elmantica eta Salmantica hiri zaharra. Anibalek konkistatu zuen K.a. 220. urtean, eta oso komunikabide garrantzitsua izan zen erromatarren garaian. Musulmanek hartu zuten hiria VIII mendearen hasieran. Hurrengo urteetan gainbehera nabarmena izan zuen, musulmanen eta kristauen arteko gerrak zirela eta.
Alfontso VI.ak bere suhi Raimundo Burgundiakoari agindu zion hiria berriro eraiki zezan. Alfontso IX.ak unibertsitatea sortu zuen 1200ean, Alfontso X.aren garaian Europa guztian zehar ospe eta sona handia izan zuen ikastetxea, hain zuzen. 1520an, komunitateen arteko gerra zela eta, herri osoa matxinatu zen Salamancan, eta nobleak eta lur-jabe handiak kanpora egotzi zituzten.
XVI, XVII eta XVIII. mendeetan, gainbehera etorri zen hiriko ekonomia, larrugintza eta ehungintza desagertu ziren, eta izugarri murriztu zen biztanle-kopurua.
Napoleonen armadaren mende egon zen 1808tik 1812ra.
1936ko Gerra Zibilean, Francoren armadaren alde agertu zen hiria hasieratik, eta gobernu-egoitza izan zen.
Unibertsitatea
aldatuSalamancako Unibertsitatea 1218an sortu zuten, eta Europako zaharrenetako bat da.
Ekonomia
aldatuErrepide eta burdinbideen gune garrantzitsua da. Nekazaritza-produktuen merkataritza, industria (tresneria mekanikoa, metalurgia, kimika-industria, janari-industria, ehungintza) eta turismoa dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 32. araua: Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak. (Noiz kontsultatua: 2012-5-26).
- ↑ Agencia Española de Meteorología. Monthly Averages for Salamanca, Spain. .
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Salamancako Udalaren webgunea
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |