Saltsa-perretxiko horilun

Saltsa-perretxiko horiluna (Craterellus tubaeformis) Cantharellaceae familiako onddo espezie bat da. Lehen Cantharellus generoan sailkatzen bazen ere, filogenetika molekularreko ikerketek erakutsi dute hobe dela hura Craterellus generoan sartzea.[1]

Saltsa-perretxiko horiluna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaCantharellales
FamiliaCantharellaceae
GeneroaCraterellus
Espeziea Craterellus tubaeformis
Quél., 1888
BasionimoaCantharellus tubaeformis
Mikologia
 
eztenak himenioan
 
inbutu-formako txapela
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora kremak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Cantharellus infundibuliformis var. subramosus, Craterellus infundibuliformis, Craterellus tubaeformis f. pallidus, Cantharellus tubaeformis.

Deskribapena

aldatu

Perretxiko honek tronpeta itxura dauka, eta haren txapela marroi-horixka da, 5 cm arteko tamainakoa. Himenioan tolesturak dauzka, elkarrengandik banatuak, eta txapelak baino kolore argiagokoak dira, krema kolorekoak, ia zuriak zenbaitetan. Txapelaren eta hankaren arteko muga argia nabari da gehienetan, kolore aldaketa nabarmena baita. Hanka horia dute, zilindrikoa edo zapaldua, barrutik hutsa eta 10 cm arteko luze izan daitekeena.

Gehienetan pinudietan bizi da, baina hosto-erorkorreko basoetan ere ageri da. Irailetik abendura sortzen da gehien bat, baina neguaren hasieran ere ager daiteke.

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsu samarra; ganbila inbutu forman; gainazal zimurtsuarekin, ezkatatsu samarra edo leuna; hori-gris iluna.

Orriak: Estu, lodiak; oso anastomosatuak, dekurrenteak, horitik grisera doan kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Ia betik betea, oso irregularra, okerra, oro har, goialdean beste hainbat kapelaren hanka txiki batzuk darama.

Haragia: Hori zurbila, zapore meleka eta usain desatsegin bereizgarriarekin.[2]

Etimologia: Cantharellus, grekotik dator eta koparen txikigarria da, kopa txikia esan nahi du. Subramosus epitetoa berriz latinetik dator, sorta baten antzekoa esan nahi duen “subramosus” hitzetik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarritasunari dagokionez, oso antzekoa den saltsa-perretxiko horiarekin alderatuta Euskal Herrian ez da oso ezaguna, baina perretxiko jangarri ona da. Erraz lehortzen da eta luzaro kontserba daiteke.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan. Koniferoen basoetan, usteltzen ari diren egurretan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Costa Rica, Europa, Errusia, Turkia, Zipre, Kaukasia, Himalaiako eremua, Japonia, Filipinak, Australia, Zeelanda Berria, Antartika.[3]

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 465 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Craterellus tubaeformis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES