Saluzzoko markeserria
Saluzzoko markeserria Piemonteko antzinako estatu bat da, Erdi Aroan eta Errenazimenduan Saluzzoko markesek gobernatutakoa (1175-1548). Markeserriak egungo Italiako Cuneo eta Turin probintzien parte bat okupatzen zuten eta tarteka egun Frantzia diren lurralde batzuk ere. Markeserriaren berezko lurraldea Po eta Estura ibaien eta Alpeen artean egon zen.
Saluzzoko markeserria | ||
---|---|---|
Italia | ||
Administrazioa | ||
Hiriburua | Saluzzo | |
Deuseztapen data | 1548 (egutegi gregorianoa) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 44°35′33″N 7°29′04″E / 44.5924°N 7.4844°E | |
Demografia |
Historia
aldatuKonderria izan zen jatorrian eta feudo gisa eman zion Ulriko Manfredo, Turingo markesak, Susako markes Bonifazio del Vasto. Bonifaziok bere seme nagusiari, Manfredori eman zion. Hortiik aurrera del Vasto famiia Saluzzoko konde bilakatu ziren, dinastia bat osatu zuten eta lurralde independente gisa funtzionatu zuen. 1175Ean, Frederiko Iak Bizargorriak, Germaniako Erromatar Inperioaren enperadoreak, konderria markeserri bilakarazi zuen.
Italiar Gerren testuinguruan (1494-1559) Frantziak okupatu zuen 1549an, delvastotarren dinastiari eta markeserriaren independentziari amaiera emanez.
Frantziako Erlijio Gerrak baliatuta Saboiako Karlos Manuel I.ak Saluzzoko markeserria okupatu zuen, izan ere, Liga Katolikoa babesten baitzuen Saboiako dukeak.
1601ean, Lyongo tratatuaren bidez Sabaoiak ofizialki eskuratu zuen Saluzzoko markeserria Bresse, Bugey, Gexerria eta Valromeyren truke.
Saluzzoko markesak
aldatu- Manfredo I (1125-1175)
- Manfredo II (1175-1215)
- Manfredo III (1215-1244)
- Tomas I (1244-1296)
- Manfredo IV (1296-1330)
- Manfredo V, 1332a arte anaiarekin gerra zibila
- Frederiko I, 1332a arte anaiarekin gerra zibila
- Frederiko I (1332-1336)
- Tomas II (1336-1357)
- Frederiko II (1357-1396)
- Tomas III (1396-1416)
- Ludoviko I (1416-1475)
- Ludoviko II (1475-1504)
- Miguel Antonio (1504-1528)
- Joanes Ludoviko (1528-1529, d.1563), kargutik kenduta
- Frantzisko Ludoviko (1529-1537)
- Gabriel (1537-1548)
- Carlos I (1638-1675)