San Laurendi golkoa (ingelesez: Gulf of Saint Lawrence; frantsesez: golfe du Saint-Laurent, euskal usadio zaharrean Granbaia)[1], munduko bokalerik handiena da, Amerikako Laku Handienen ahoa San Laurendi ibaiaren bitartez.

San Laurendi golkoa
Datu orokorrak
MotaGolko
Azalera226.000 km²
Sakonera530 m
Bolumena34.500 km³
EponimoaBaie Saint-Laurent (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak48°36′N 61°24′W / 48.6°N 61.4°W / 48.6; -61.4
Honen parte daIpar Ozeano Atlantikoa
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Ternua eta Labrador
Hidrografia
Betebidea
Arroaren azalera1.600.000 km²
Arro hidrografikoaGulf of St. Lawrence Basin (en) Itzuli

Golkoak iparraldean Labrador penintsula, ekialdean Ternua, hegoaldean Eskozia Berria penintsula eta Cape Breton uhartea eta mendebaldean New Brunswick ditu. Barruan Anticosti uhartea eta Edward Printzearen uhartea ditu.

San Laurendi ibaiak berak ez ezik Miramichi ibaia, Natashquan ibaia, Restigouche ibaia, Margaree ibaia eta Humber ibaiek ere golkoan dute ahoa.

Golkoa esploratzeko lehendabiziko europarra Jacques Cartier frantziarra izan zen 1534an.

Erreferentziak

aldatu
  1. MAIA, Jon: Apaizac obeto. Donostia: Elkarlanean, 2006. 143. orria.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1