Sandra Elkasević
Sandra Elkasević (Zagreb, 1990eko ekainaren 21a) kroaziar disko jaurtitzailea da. Historian domina eta titulu gehien jaso dituen emakumezko disko-jaurtitzailea da.[1] Jaiotzez Sandra Perković izena du eta hala ezagutu izan da kirol munduan, 2023an ordea Edis Elkasević entrenatzailearekin ezkondu eta abizena aldatu zuen.
Lau Olinpiar Jokotan hartu du parte eta urrezko bi domina eta brontzezko bat lortu ditu. Zazpi aldiz izan da Europako txapelduna eta birritan mundukoa. Diamante Ligan ere zazpi aldiz izan da garailea.
Ibilbidea
aldatuGazte mailako ibilbidea 2009an amaitu zuen Europako eta Munduko txapelketak irabaziz. Hurrengo urtean Europako txapelketa absolutua irabazi zuen eta 2024 artean jokatu diren guztiak irabazi ditu.
2011ko ekainean bi doping probatan positibo eman zuen. Sandra Elkasević berak eman zuen berria, esanez edari energetiko bat edan izanak eman zuela emaitza hori[2]. Kroaziako Federazioak fede txarrik gabeko akatsa zela adierazi zuen. Hala eta guztiz ere 2011n egindako marka guztiak kendu zitzaizkion eta sei hilabetetan lehiatzeko debekua ezarri zitzaion.[3]
2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan egin zuen debut olinpikoa eta urrezko domina eskuratu zuen[4]. Diamante Ligan lehenengo garaipena lortu zuen urte berean. 2017 arteko Liga guztiak irabazi zituen jarraian[5]. 2013an Munduko txapelduna izan zen lehenengo aldiz.
2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan berriz izan zen txapeldun olinpikoa[6]. 2017an bigarren aldiz izan zen Munduko txapelduna.
2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan titulurako hautagai nagusia bazen ere laugarren postuan amaitu zuen[7]. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen.[8]
Nazioarteko emaitzak
aldatuOlinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres Erresuma Batua | Disko-jaurtiketa | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | Disko-jaurtiketa | |
2020 | Tokio Japonia | 4.a | Disko-jaurtiketa |
2024 | Paris Frantzia | Disko-jaurtiketa | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2013 | Mosku Errusia | Disko-jaurtiketa | |
2015 | Pekin Txina | Disko-jaurtiketa | |
2017 | Londres Erresuma Batua | Disko-jaurtiketa | |
2019 | Doha Qatar | Disko-jaurtiketa | |
2022 | Eugene AEB | Disko-jaurtiketa | |
Europako txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2010 | Bartzelona Katalunia | Disko-jaurtiketa | |
2012 | Helsinki Finlandia | Disko-jaurtiketa | |
2014 | Zürich Suitza | Disko-jaurtiketa | |
2016 | Amsterdam Herbehereak | Disko-jaurtiketa | |
2018 | Berlin Alemania | Disko-jaurtiketa | |
2022 | Munich Alemania | Disko-jaurtiketa | |
2024 | Erroma Italia | Disko-jaurtiketa |
Markak
aldatu- Disko jaurtietan - 71.41 m (Bellinzona, Suitza, 2017)[9]
- Pisu jaurtiketan (indoor) - 16.40 (Split, Kroazia, 2011)
- Pisu jaurtiketan (aire librean) - 16.99 (Rijeka, Kroazia, 2011)
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Sandra PerkoviÄ Bio, Stats, and Results | Olympics at Sports-Reference.com» web.archive.org 2020-04-17 (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ (Kroazieraz) euroart. (2011-06-27). «Ivančić je odgovoran za Sandrinu dramu» Zadarski list (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ «Perković ipak smije na Igre: Sretna sam, iako ni šest mjeseci nije malo > Slobodna Dalmacija > Atletika» web.archive.org 2012-03-30 (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ «Sandra Perkovic Croatian olympic queen in discus throwing 2012 in London» www.croatia.org (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ (Ingelesez) News, Total Croatia. (2017-08-20). «Sandra Perković Wins Another IAAF Diamond League Gold Medal» Total Croatia (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ (Ingelesez) «Rio Olympics 2016: Sandra Perkovic wins women's discus gold» BBC Sport 2016-08-16 (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ (Ingelesez) Sandra Perković Finishes Fourth in Rainy Olympic Final – Zagreb Meeting. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ (Kroazieraz) «Sandra Elkasević wins Olympic bronze in the discus» Hrvatska radiotelevizija (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ Txantiloi:Hr-hr «Sportske novosti - VIDEO: MA BRAVO, KRALJICE! NEVJEROJATAN REZULTAT HRVATSKE HEROINE Pogledajte kako je čudesna Sandra Perković srušila rekord!» sportske.jutarnji.hr 2017-07-18 (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).