Santu
Santua (etimologia: latinezko sanctus, -i) erlijio zenbaitetan jainkoekiko harreman bereziak dituela eta nabarmendutako pertsona da. Gehienetan, Erromatar Eliza Katolikoak izendatutako santuak aipatzeko erabiltzen da hitza; hau da, Eliza horrek, kanonizazioaren bidez, kristau-bertuteen bikaintasuna edo adorea ezagutu eta deklaratu dien fededun hildakoak aipatzeko.[1] Emakumezko santuari santa deitzen zaio.[2]
Santuaren izena aipatzean, gizonezkoa bada done —eta haren aldaera jaun done— edo san hitzak ezarri ohi zaio aurretik (hala nola Done Mikel, San Martin); emakumezkoa bada, dona edo santa (hala nola Dona Maria, Santa Klara).[3]
Santuari, antzinako grezieraz hagios deritzo; hebreeraz, qâdosh («Jainkoak hautatua»).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. .
- ↑ «santa» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 125. arauaː San, santu, done eta besteren erabilera. .
Ikus, gainera
aldatuArtikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |