Saudiak edo saudtarrak[1] (arabieraz: آل سعود‎, Āl Saʿūd) Saudi Arabiako famili erreala da. Muhammad bin Saudren ondorengoak, urtean zehar liskarrak izan dituzte Otomandar Inperioa, Mekako xerifea eta rashidiar leinuarekin.

Saudtarren helburu historikoa Arabiako penintsula wahhabismoaren barnean batzea da. Izan ere, lotura historikoa dute sunnismoaren adar honekin: sortzailearen semeak Muhammad ibn Abd al-Wahhaben alaba 1744an ezkondu zuen.[2]

Zaila da saudtarren familiaren kideen kopurua zehaztea, badaude 25.000 direla esaten dutenak, baina gehienek 7.000 direla diote. Horietatik 200 inguru Abdulaziz ibn Saud erregearen ondorengoak dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 182. arauaː Dinastien izenak. .
  2. " (Ingelesez) AhlulBayt News Agency. (2011-2-28). Saudi Arabia's Fall on Our Radar?". .

Kanpo estekak

aldatu
  NODES