John Saunders Lewis (Wallasey, Merseyside, Ingalaterra, 1893ko urriaren 15a – , 1985eko irailaren 1a) galeserazko poeta, antzerkigile, historialari, literatura kritikari eta politikari galestarra izan zen.

Saunders Lewis

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn Saunders Lewis
JaiotzaWallasey1893ko urriaren 15a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
BizilekuaPenarth
HeriotzaCardiff1985eko irailaren 1a (91 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Margaret Gilcriest (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaLiverpoolgo Unibertsitatea
Hizkuntzakgalesa
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, politikaria, idazlea, poeta, literatura-kritikaria, antzerkigilea eta akademikoa
Lan nabarmenak
Genero artistikoaantzerkia
olerkigintza
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm1662779 Musicbrainz: 68937a40-2e51-4ef8-b25b-85e5c0e91f21 Edit the value on Wikidata

Lehen urteak

aldatu

Familia galestar batean jaio zen, herrialdetik kanpo. Liverpoolgo unibertsitatean ikasten zebilela Lehen Mundu Gerrak harrapatu zuen eta soldadu ibili zen Hego Galesko talde batekin. Gerratea amaituta, Swanseako unibertsitatean segitu zuen, eta garai hartan literaturari buruzko lan aipagarriak idatzi zituen: A School of Welsh Augustans (1924), Williams Pantycelyn (1927) eta Braslun o hanes llenyddiaeth Gymraeg ("An outline history of Welsh literature") (1932).

Plaid Cymruren sorrera

aldatu

Gerran bizi izandakoak gehi Irlandako independentziaren prozesuarekiko kidetasunak piztu zioten nazionalismoaren grina, eta 1925ean Gwynedden burututako Eistedfodd batean Galesko alderdi politiko baten inguruan hasi zen hausnartzen, beste lagun batzuekin batera, eta urte hartako abuztuan Plaid Cymru sortu zuten. Alderdiaren helburu nagusia Gales galeseraduna sortzea izan zen. Izan ere, urte haietan hiztunen beherakada nozitzen ari ziren.

Lewis alderdiaren presidentea izan zen 1926tik 1939ra, eta haren beste helburuen artean galestarrengandik gutxitutasun konplexua ezabatzea izan zen.

Llŷn 1936

aldatu

1936an gertakari batek astindu zuen gizartea: Ingalaterrako agintariek Llŷn inguruan (Gwynedd) lehergailuen eskola bat eraikitzea erabaki zuten. Protesta handiak egin zituzten honen aurka, eta Saundersek Erresuma Batuko Gobernuari idatzi zion, "Galesko kultura, hizkuntza eta literaturaren kabiak direnak gerrarako bide basatiak bultzatzeko leku bihurtzea" gaitzetsiz. Irailaren 8an eskolaren eraikina sutan ipini zuten, eta Saunders eta beste kide bi epaitu eta kartzelaratu zituzten.

Bigarren Mundu Gerra

aldatu

Alderdiaren barruan, Bigarren Mundu Gerraren aurrean jarrera kontrajarriak zeuden, eta Lewis britainiar armadari uko egitearen aldekoa zen. Bitartean, barne hauteskundeak galdu zituen William John Gruffydden aurrean.

Hizkuntzaren patua

aldatu

1962an Saunders Lewisek irratian hitzaldia eman zuen, "Tynged yr iaith" izenburukoa ("Hizkuntzaren patua"), hiztunen galeraren arriskua aurreikusiz eta ekintzei ekiteko deituz. Urte hartako abuztuan Cymdeithas yr Iaith Gymraeg elkartea sortu zuten, gaur egun ere presio-talde nagusia dena.

Bibliografia

aldatu

Idazle moduan, galeseraz lan egin zuen nagusiki, batik bat antzerkia landuz, ingelesez ere idatzi izan bazuen ere. Samuel Becketten En attendant Godot ere itzuli zuen, besteak beste.

1970ean Literaturako Nobel Sarirako izendatu zuten, bere garaiko idazle galestarrik garrantzitsuenen artean baitzegoen.

Hauek dira haren lanik aipagarrienak:

Antzezlanak

aldatu
  • Blodeuwedd ("Loreen emakumea", 1925)
  • Buchedd Garmon ("Germanusen bizitza", 1936)
  • Siwan (1956)
  • Gymerwch chi sigarét? ("Zigarroa edukiko duzu?", 1956)
  • Brad ("Saldukeria", 1958)
  • Esther (1960)
  • Cymru fydd ("Biharko Gales", 1967).

Eleberriak

aldatu
  • Monica (1930)
  • Merch Gwern Hywel ("Gwern Hywelen alaba", 1964)

Saioak

aldatu
  • Canlyn Arthur ("Arthurri jarraituz", 1938)
  • Ysgrifau dydd Mercher ("Asteazkeneko saioak", 1945)
  • Meistri'r canrifoedd ("Mendeetako maisuak", 1973)
  • Meistri a'u crefft ("Maisuak eta euren trebetasuna", 1981)
  • Ati ŵyr ifainc ("Ekin, gazteak", 1986).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1
multimedia 1