Sečovlje gatzagak
Sečovlje gatzagak (eslovenieraz: Sečoveljske soline) Esloveniako gatzaga handiena da, eta Mediterraneo itsasoaren inguruan iparralderen dagoen gatzaga ere bai.
Geografia
aldatuAdriatikoaren itsasertzean dago, Piran udalerri barnean. Dragonja ibaia itsasoratzen den inguruan 650 hektareatako eremua hartzen du.
Historia
aldatuXIII mendean hasi zen gatzaren ekoizpena Gatza lurrunketa bidez ekoizten da, era tradizionalean. Era berean hezegune garrantzitsua da migraziotan ari diren hegaztientzako. Honen ondorioz Sečovlje gatzagen Paisaia Parkea eratu da eta 1993an Ramsarko hitzarmenean sartu zuten. Natura 2000 sare ekologikoan ere sarturik dago.
Flora eta fauna
aldatuLandaretza halofitoa da nagusi, gatz kontzentrazio altutara moldaturikoa, esate baterako: Salicornia europea, Arthrochnemum fruticosum, Halimione portulacoides, Limonium angustifolium, Artemisia caerulescens, Suaeda maritima eta Limbarda crithmoides.
280 hegazti espezie aurkitu dira Sečovlje gatzagetan, ezagunenak lertxuntxo txikia eta kaio hankahoria.
Aipatzekoa da era berean gatzagetan bizi den Artemia salina krustazeo txikia.
Iruditegia
aldatu-
Sečovlje gatzagak.
-
Sečovlje gatzagak.