Separate Tables (filma)
Separate Tables 1958ko Delbert Mann estatubatuar zinema zuzendariaren film dramatiko bat da. Terence Rattigan dramagilearen izen bereko bi antzezlanetan oinarritzen da. Rita Hayworth, Deborah Kerr, David Niven, Burt Lancaster eta Wendy Hiller aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako zazpi izendapen jaso zituen, bi irabaziz: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (David Niven) eta Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Wendy Hiller).
Argumentua
aldatuBournemoutheko turismogunean, Ingalaterra hegoaldeko kostaldean, Beauregard hotelean bizi dira biztanle batzuk. Miss Cooperren kargura dagoen hoteleko biztanleen artean daude Mrs. Railton-Bell eta bere alaba Sybil, amak azpian daukan neska lotsatia, Pollock maiorra, armadako istorioak behin eta berriz kontatzen dituen militar erretiratua, eta John Malcolm, idazle oinaztatua, Miss Cooperren senargaia. Itxurazko lasaitasunean daudela, Anne Shankland emakume apaina iristen da, Johnen emazte ohia. Johnekin itzultzen saiatzen da. Eta Sybilek maiorrarekiko sentimenduak dituela erakusten duenenan, Mrs. Railton-Bellek hau jarrera lizunengatik epaitua izan dela jartzen du agerian.
Aktoreak
aldatu- Rita Hayworth: Anne Shankland
- Deborah Kerr: Sibyl Railton-Bell
- David Niven: David Angus Pollock maiorra
- Burt Lancaster: John Malcolm
- Wendy Hiller: Pat Cooper
- Gladys Cooper: Mrs. Maud Railton-Bell
- Cathleen Nesbitt: Lady Gladys Matheson
- Felix Aylmer: Mr. Fowler
- Rod Taylor: Charles
- Audrey Dalton: Jean
- May Hallatt: Miss Meacham
- Priscilla Morgan: Doreen
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)