Shell plc
Royal Dutch Shell PLC (nederlanderaz: Koninklijke Nederlandse Shell), normalean Shell deitua, hidrokarburo enpresa anglo-herbeheretarra da, petrolioaren, gas naturalaren eta gasolinen fintzearen sektoreetan interesak dituena.
- Artikulu hau enpresari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Shell».
Munduko multinazional handienetako bat da, eta petrolio sektoreko lau handienetako bat, BP, ExxonMobil eta Totalekin batera. 2009an, Fortune aldizkariaren zerrendak diru gehien zuen enpresa gisa sailkatu zuen. 2011ko edizioan, bigarren postuan geratu zen Walmart eta gero.
Sorrera eta garapena
aldatuShellen historia XIX. mendean hasi zen, Marcus Samuel negozio-gizon britainiarrak kerosenoa esportatzeko enpresa sortu zuenean. Garai hartan kerosenoa, argiztapenaren oinarrizko erregaia, oso eskatua zen eta Samuelen enpresak abantaila handiak izan zituen. 1907an, Samuelen “Shell” enpresak Royal Dutch Petroleum konpainiarekin bat egin zuen, Royal Dutch Shell enpresa sortuz. Hasieratik, petrolioa eta haren deribatuak ikertzea eta ustiatzea izan dira enpresaren jarduera nagusiak.[1]
Logoa eta izena
aldatu1833an, sortzailearen aita, Marcus Samuel Sr., itsas maskorrak Londresko bildumazaleei saltzeko inportazio enpresa bat sortu zuen. 1892an Kaspiar Itsasoko inguruan itsas maskor aleak biltzen ari zela, Samuel en semea Samuel Samuel erregio hartatik lanparako olioa esportatzeko aukerak zituela konturatu zen eta munduko lehenengo petrolio-ontzi berezia, Murex (latinez, maskor mota bat), enkargatu zuen merkatu horretan sartzeko; 1907rako enpresak ontzi-flota bat zuen. Urteetan zehar, konpainiak findegi bat izan zuen Thames ibaian, Shell Haven izenekoa, baina ez dago izen hori emateko frogarik.
1907an, Shell transport and Trading Company eta Royal Dutch Petroleum Company enpresek bat egin ondoren, Royal Dutch Shell taldea sortu zen. Talde horrek 2021ean bere izena behin betiko Shell plc izatera aldatu zuen.
Shellen logotipoa munduko merkataritza sinbolo ezagunenetako bat da.
Logotipo hori "pekten" bezala ezagutzen da, Pecten maximus itsas maskorraren izenean oinarrituta dagoelako. Erabilitako kolore horia eta gorria Espainiako banderaren koloreekin lotuta daudela uste da, Shell-ek Kalifornian, aurretik Espainiako kolonia izan zena, lehen zerbitzuguneak eraiki baitzituen. Logotipoaren egungo bertsioa Raymond Loewyk diseinatu zuen 1971n.[2]
Negozio-arloak eta jarduerak
aldatuShell en negozio nagusiak petrolioaren esplorazioa, produkzioa, fintzea eta merkaturatzea dira, baita gas natural eta petrokimikoen alorretan ere. Erregai fosilen merkatuan oinarritzen den arren, azken hamarkadetan energia berriztagarrietan ere inbertsio nabarmenak egiten ari da, hala nola eolikoa, hidrogenoa eta bioerregaiak.
Petrolio eta gas sektorea
aldatuShell petrolio eta gasaren ustiapenean munduko liderretako bat da. Haren ustiapenak herrialde askotan daude, tartean Nigeria, Errusia, Estatu Batuak eta Brasil. Petrolio-fintze prozesuan ere nabarmena da, petrolio gordina erregai bihurtuz eta produktu petrokimikoak garatuz, hala nola plastikoak eta ongarriak.
Negozio taldea
aldatu- Goranzkoa: Petrolio gordina eta gas naturala bilatzen eta berreskuratzen ditu, eta petrolioa eta gasa merkatura eramateko beharrezkoak diren azpiegiturak ustiatzen ditu. Haren jarduerak unitate geografikoen barruan antolatzen dira batez ere, nahiz eta jarduera batzuk negozioaren bidez kudeatzen diren edo laguntza-unitateen bidez hornitzen diren.
- Gas integratua eta energia berriak: gas naturala likido bihurtzen du, gasa likido bihurtuz karbono aztarna zenbat eta txikien mantenduz.
- Beherazkoak: Shell ek petrolio-produktuen eta produktu kimikoen fabrikazio, banaketa eta merkaturatze jarduerak kudeatzen ditu. Fabrikazioaren eta horniduraren artean daude findegia, hornikuntza eta petrolio gordinaren bidalketa.
- Proiektu eta teknologiak: Shell-en proiektu nagusien entrega kudeatzen du, zerbitzu teknikoak eta gaitasun teknologikoa eskaintzen ditu. Gainera, Shell osoko lidergo funtzionala ematen du osasun, segurtasun eta ingurumen arloetan.[3]
Sponsorrak
aldatuShellek historia luzea du automobilismoa babesten, eta honako hauek nabarmentzen dira: Scuderia Ferrari, BRM, Scuderia Toro Rosso, McLaren, Lotus, Ducati Corse, Team Penske, Hyundai Motorsport.
2023tik aurrera, Shell IndyCar Serieetarako erregai ofiziala bihurtu zen, talde guztientzako erregaia hornituz.
Motozikleta lasterketetan, Shell-ek eta Ducatik denbora asko daramate elkarrekin. Shell 1999tik ari da Ducatirekin lanean, marka oso ezaguna mundu honetan. 150 lasterketa baino gehiago irabazi ditu, tartean MotoGPko zazpi munduko txapelketa.[1]
Estrategia korporatiboa eta iraunkortasuna
aldatuShell-en helburu estrategikoa da energia-sistemaren eraldaketa bultzatzea, energiaren produkzio garbiago eta iraunkorragoa bermatuz. Aldi berean, erregai fosilen eskaerari aurre egiten jarraitzea da helburua. Estrategia horren barruan, konpainiak hainbat neurri hartu ditu karbono-igorpenak gutxitzeko eta ingurumen-inpaktua arintzeko.[4]
Ingurumen eta gizartearen arloko konpromisoak
aldatuShell-en jarduerak ingurumenari kalte handia eragin dezake, horregatik, konpainiak hainbat programa eta neurri garatu ditu, ingurumen inpaktua murrizteko. Adibidez, karbono-igorpenak gutxitzeko asmo handiko helburuak ezarri ditu, eta biodibertsitatea babesteko ahaleginak egiten ari da ustiapen-eremuetan. Aldi berean, konpainiak gizarteari laguntzeko programak ere garatu ditu, langileak trebatzea eta tokiko komunitateekin lankidetzak sustatuz.[5]
Kritika eta eztabaida
aldatuHala ere, kritikak ere jaso ditu Shell enpresak, batez ere, petrolio eta gasaren ustiapenak ingurumenari eragiten dizkion kalteengatik eta CO₂ igorpenetan duen eraginagatik. Gainera, enpresa batzuetan tokiko komunitateekiko izan dituen harremanak gatazkatsuak izan dira, eta horrek enpresaren irudia kaltetu du.
Shellen eragina Euskal Herrian
aldatuEuskal Herrian Shellen produktuak eta zerbitzuak eskuragarri daude, gasolindegien eta produktuen bidez, nahiz eta bertan ez duen zuzenean petroleoaren ustiapenik. Euskal Herriko kontsumitzaileentzat Shell erregai-hornitzaile nagusietako bat da, eta ingurumen-erantzukizuna sustatzeko zenbait programatan parte hartzen du.
Shellen inguruko eztabaida Euskal Herrian ere badago; klima aldaketaren eta ingurumen-iraunkortasunaren arloan gero eta kontzientzia handiagoa duen gizarteak kritika egiten dio enpresaren erregai fosiletan oinarritutako negozio-ereduari. Hala ere, Shell-en ingurumen-neurriak aurrerapauso gisa ikusten dira energia garbiagoa eta karbono-igorpenen murrizketa bilatzen duen estrategia berri baten baitan.
Kutsadura eta ingurumen-arazoak
aldatuKarbono eta petroleoa
aldatuShell, historian zehar, berotegi-efektuko gasen isurien sortzaile nagusietako bat izan da, erauzketa, fintze eta erregai fosilen merkaturatze-operazioengatik. Azterketa batzuen arabera, 1965etik aurrera, CO2 isurien proportzio handi baten erantzule izan da.
Petroleo isurketei dagokionez, Shell petrolio-isurketa askoren erantzule izan da, bereziki Niger ibaiaren deltako eskualdean. Bertan, bere operazioek ingurumen eta gizarte-kalte larriak eragin dituzte. Tokiko komunitateek ura, lurrak eta biodibertsitatea kutsatzea salatu dute.
1999 ko urtarrilaren 15 ean, Shell enpresaren itsasontzi batek petrolio-isurketa eragin zuen Argentinako Magdalena hirian, eta horrek kostaldean eragin zuen eta ur gezako geruzak, landaredia eta fauna kutsatu zituen. Isurketa hori petrolio-isurketen historian ur gezatan izandako handienatzat jotzen da. 5.400.000 litro baino gehiago isuri ziren Río de la Plata ibaiaren ur gezan.[6]
Ekosistema sentikorretan eragina
aldatuArtikoko bezalako eremuetan esplorazioak eta erauzketak kalte konponezinak eragiteko arrisku handia izan dute. Shell-ek 2015ean Artikoko operazioak eten zituen arren, eskualdean interesak mantentzen ditu.
Energia berriztagarrietarako ekimenei dagokionez, azken hamarkadan, Shell-ek energia berriztagarrietako parte-hartzea handitu du, hala nola energia eolikoa, eguzki-energia eta hidrogeno berdea. Adibide batzuk hauek dira:
Herbehereetako Borsseleko parke eolikoen garapenean parte hartzea.
Hidrogeno-proiektuak, Alemanian hidrogenozko hornikuntza-estazioak instalatzea.[2]
Klima aldaketa
aldatuShell-ek 2050erako emisio gabeko helburuak lortzea agindu du, bai bere operazioetan bai saltzen dituen produktuen emisioetan. Hala ere, konpromiso hauek zalantzan jarri dituzte eskala handian horrelako murrizketak nola lortuko dituzten argi ez dagoelako.[7]
1985eko azaroaren 28an, Shell petrolio konpainiak klima aldaketaz egin berri zuen txostena ezkutatzea erabaki zuen. Erregai fosilek kliman dituzten ondorioez jabetuta, beren interesak lehenetsi zituzten munduko herritarrak negutegi efektuaz ohartarazi beharrean. Gerora, gainera, aldaketa klimatikoa ukatu duten ikerketak babestu eta finantzatu ditu.[8]
Royal Dutch Shell energia eta petrokimika sektorean aritzen den nazioarteko enpresa multinazionala da, 1907an sortua Herbehereetan eta Erresuma Batuan. Egoitza nagusiak Hagan (Herbehereak) eta Londresen ditu, eta mundu osoan 70 herrialdetan baino gehiagotan dihardu.
Mugikortasun jasangarria
aldatuKonpainiak ibilgailu elektrikoen kargaguneen sarearen hedapenean eta erregai alternatiboen, hala nola bioerregaiaren eta hidrogenoaren, garapenean egin du apustu.
Shell garatzen duen prozesu guztiak kritikak sortzen dituzte Greenwashing aren inguruan
Aktibista eta erakunde askok Shell salatu dute "greenwashing" egiteagatik; hau da, energia garbien alde egiten dituen ahaleginak handitzea, erregai fosiletan nabarmen inbertitzen jarraitzen duen bitartean.[9]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Quiénes somos | Shell España» www.shell.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Redacción. (2024-01-22). Historia y Evolución del Emblemático Logotipo de Shell. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Ingelesez) «Disclaimer - Shell Annual Report 2020» reports.shell.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Ingelesez) «Our strategy» Shell Annual Report and Accounts 2021 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Logrando la Carbono Neutralidad | Shell México» www.shell.com.mx (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mercados de Carbono y Estrategias de Descarbonización | Shell España» www.shell.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ «objetivos climaticos shell» Bing (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/shell-petrolio-konpainiak-klima-aldaketaz-egin-berri-zuen-txostena-ezkutatzea-erabaki-zuen
- ↑ (Gaztelaniaz) Brands. (2024-03-07). «Shell Recharge impulsa la movilidad eléctrica en España» Movilidad Eléctrica (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |