Shere Hite

Alemaniar sexologo eta feminista

Shere Hite (Saint Joseph, Missouri, 1942ko azaroaren 2a - Londres, 2020ko irailaren 9a) alemaniar sexologo eta feminista izan zen. Shirley Diana Gregory izenarekin jaio zen, baina aurrerago bere aitaordearen, alegia Raymond Hite-ren, abizena hartu zuen.

Shere Hite

Bizitza
JaiotzaSt. Joseph1942ko azaroaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak  1995)
 Alemania  (1995 -
HeriotzaTottenham2020ko irailaren 9a (77 urte)
Heriotza modua: Parkinsonen gaixotasuna
corticobasal degeneration (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Friedrich Höricke (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
Floridako Unibertsitatea
Seabreeze High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
alemana
japoniera
mandarin estandarra
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, sexologoa, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, historialaria eta saiakeragilea
Enplegatzailea(k)Nihon University (en) Itzuli
Lan nabarmenak
InfluentziakKate Millet eta Ti-Grace Atkinson (en) Itzuli
hiteresearchfoundation.org
IMDB: nm1968612 Edit the value on Wikidata

Giza-sexualitateari buruz egin zituen ikerketengatik da ezaguna. Hain zuzen ere, emakume eta gizonen sexualitatearen inguruko Hite txostenengatik, non milaka testigantza biltzen dituen. Estatu Batuetan bere lanagatik egin zizkioten kritikak direla eta, bertako hiritartasunari uko egin eta alemaniar bihurtu zen 1995 urtean. 1985etik 1999ra bitartean Friedrich Höricke[1] kontzertu pianistarekin ezkonduta egon zen, bera baino 19 urte gazteagoa zena.

Hezkuntza ibilbidea

aldatu

Seabreeze High School-en graduatu zen Daytona Beach-en, Floridan. Horrez gain, Historia masterra egin zuen Floridako Unibertsitatean 1967an.

Aurrerago, New Yorkera etxealdatu zen, Columbia Unibertsitatean Historia Sozialean aritu baitzen PhD edo doktoregoa egiten. Hitek ez zuen bere Filosofiako doktoregoa Columbian bukatu, Unibertsitatearen izaera kontserbatzailea zela eta. Hala eta guztiz ere, Tokioko Nihon Unibertsitatean ikasketak bukatzeko aukera izan zuen. Sexologia klinikoan ere beste PhD bat egin zuen Floridako Maimoides Unibertsitatean.

Egilearen aztergaia

aldatu

Hitek norbanakoon esperientzia sexuala eta horrek duen garrantzia aztertu zuen. Bere liburuetan emakumeen intereseko hainbat gai lantzen ditu: antisorgailuak, haurdunaldiak, abortua, masturbazioa, homosexualitatea, menopausia...

Masters eta Johnsonen argudioak kritikatu zituen, zehazki, ez zegoelako ados haiek baieztatzen zutenarekin, hots, nahikoa zela koitoan ematen zen estimulazioa orgasmoa lortzeko. Alegia, hori ez lortzeak disfuntzio sexuala adierazten zuela pentsatzen zuten.

Hitek ez zien garrantzia kendu bai Kinsey bai Masters eta Johnsonen ekarpenei. Alabaina, haratago joan zen. Hitek azpimarratzen zuen, laborategitik at, esperientzia sexuala eraikuntza pertsonal eta kulturalean oinarrituta bilakatu egiten zela.

Bere lanaren ekarpenak

aldatu

Hiteren lanak ondorioztatu zuen emakumeen %70ek ez zuela penetrazioarekin soilik orgasmoa lortzen, baina bai masturbazioa eta klitoriaren estimulazioaren bitartez. Bere ikerketan parte hartu zuten emakumeen %30ak bakarrik lortu zuen orgasmoa koitoaren bidez.

Jack Halberstam[2], (Columbiako unibertsitateko ikasketa burua), genero eta sexualitatearen inguruko ikerketen oinarri gisa, gogora ekartzen du Hite informea Estatu Batuetako emakumeen eskubideen aldeko mugimenduak oso bizi zeudenean kaleratu zela. Akademiko honek emakumeek esateko zuten entzun behar zela azpimarratu zuen. Emakumeen eskubideak eta harreman sexualak uztartu zituen eta adierazi zuen harreman sexualetan gertatzen zenak zerikusia zeukala genero berdintasunarekin eta justiziarekin. Ideia horiek oso iraultzaileak ziren. Shere Hiteren lanak garaiko gizartean hautsak harrotu eta zeresana eman zuen arren, bere lehenengo txostenaren 50 milioi kopia saldu ziren.

 
Shere Hitek idatzitako emakumearen sexualitatearen inguruko eskuliburua.

Bizitza pertsonala

aldatu

Hitek ez zuen seme-alabarik izan. 1985. urtean (hau da, 43 urterekin) ezkondu zen Friedrich Horicke pianista alemaniarrarekin, bera baino 19 urte gazteago zena.

Play Boy aldizkariarentzat argazki batzuk egin zituen Columbia Unibertsitatean ikasten ari zenean dirua lortzeko. Geroago, bere txostena zela eta, aldizkari honek, Man-hater (gizonak gorroto dituena) ezizenez ezagutarazi nahi izan zuen eta horretarako The Hate Report izendatu zuten bere lana.

Lan aipagarriak

aldatu
  • Sexual Honesty, by Women, For Women (1974)
  • The Hite Report on Female Sexuality (1976, 2004)
  • The Hite Report on Men and Male Sexuality (1981)
  • Women and Love: A Cultural Revolution in Progress (The Hite Report on Love, Passion, and Emotional Violence) (1987)
  • Fliegen mit Jupiter (español: Volando con Júpiter) (1993)
  • The Hite Report on the Family: Growing Up Under Patriarchy (1994)
  • The Hite Report on Shere Hite: Voice of a Daughter in Exile (2000) (autobiografía)
  • The Shere Hite Reader: New and Selected Writings on Sex, Globalization and Private Life (2006)

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Friedrich Höricke. 2022-02-22 (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  2. (Ingelesez) Jack Halberstam. 2022-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 4
idea 4