クレヨンしんちゃん
Kureyon Shinchan
Manga
Izena Shin-chan
Generoa Komedia, Seinen manga
Egilea Yoshito Usui
Argitaletxea Japonia Futabasha

Planeta DeAgostini
J'ai lu

Aldizkaria Weekly Manga Action
Noiz hasi zen 1990ean
Liburuki kopurua 46
Animea
Zuzendariak Mitsuru Hongo (1992-1996)

Keiichi Hara (1996-2004)

Yuji Muto (2004-)

Estudioak Shin'ei Doga
Telebista katea Japonia TV Asahi, Animax

ETB1, ETB3

Noiz hasi zen 1992ko apirilaren 13an
Atal kopurua 600dik gora


Shin-chan, Shin Chan edo Crayon Shin-chan (jatorrizko japonieraz クレヨンしんちゃん), Yoshito Usui marrazkilariaren manga bat eta anime edo animazio serie bat da, 5 urteko ume benetan bihurri bat protagonista duena.

Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Protagonista umea bada ere, bere edukiengatik manga hau publiko helduari zuzendua dago. Agian oso estilo sinpleko marrazkiak dituelako, animazio serie gehienek ez bezala, jende askok haurrentzako programa bat dela pentsatzen du (hasieran behintzat). Seriean Japoniako gizarteko pertsonaia asko parodiatzen dira, batzuetan baita animeko pertsonaiak ere. Adibidez, Sailormoon-ekoak.

Gainera, Nohara sendiak Japonia osoan zehar bidaiatzen du askotan. Hiriak bisitatu eta bertako kultura eta gastronomiaz gozatzen dute, zeharka bada ere ikusleari erakutsiz. Atzerrira ere zenbait bidaia egiten dituzte: Espainia, Guam edo Australiara, besteak beste. Bidaia guztietan, Japoniara edo atzerrira izan, Shinnosukek bihurrikeria mordoa egiten du.

Shin-chanen jatorrizko bertsioko esamolde batzuk ezin dira beste hizkuntzetara itzuli. Hala ere, euskarazko itzulpenak bere umore bereizgarri hori mantentzen nahiko ondo asmatu du. Gainera, gauza asko edozein hizkuntzatara itzuli daitezke. Adibidez, Shinnosukek etxera heltzen denean "Hemen naiz!" esan beharrean "Gero arte!" esan ohi du; edo beste baten etxera joandakoan "Ez da oso handia eta txukundu gabe dago, baina sartu lasai" esaten du, bere etxea balitz bezala.

Japonian Shin-chanek arrakastatsua izaten jarraitzen du gaur egun. Bere zenbait bideo-joko ere egin dira, horietako azkena Nintendoren Wiirako Crayon Shin-chan Saikyô Kazoku Kasukabe King Wii deiturikoa. Hau Japoniatik kanpo merkaturatuko ote den ez da ziurra, hala ere.

Manga astero argitaratzen da 1992az geroztik Weekly Manga Action aldizkarian. Gainera, atal horiek biltzen dituzten 200 bat orrialdeko 40 liburuki karrikaratu dira Japonian oraingoz. 2007ko apirilaren 11n, Shin Chanen 15. urteurrena ospatzeko eta jarraitzeko asmoa duela jakinarazteko, liburuki berezi bat ere atera zen.

Euskaraz ez da argitaratu Shin-chanen mangarik, marrazki bizidunek egundoko ospea lortu zuten arren. Hego Euskal Herrian gaztelaniaz eta Ipar Euskal Herrian frantsesez argitaratzen da.

Bestalde, mangan beste serie japoniar askoren parodiak ikusi izan dira, esate baterako, Dragoi Bolarenak. Behin baino gehiagotan ikusi izan dira Misae, Kazama edota Himawari Super Saiya bihurtzen, Misae Kame Hame Ha bat jaurtitzen edo Ultraheroia Krilinen disko ebakitzailea erabiltzen.

Animea

aldatu

Crayon Shin-chan animea mangaren telebistarako bertsioa da, oso ezaguna egin dena. Atal bakoitza hiru istorio txikitan banatzen da (atal bat hasi aurretik, euskaraz Shinnosukek honela esaten zuen bere ahots bereziarekin: "Hara!", edo "Kontxo!"). Batzuetan, bi edo hiru istorio txiki erabiltzen dira kontakizun bat luzatzeko.

Espainiako estatuan, FORTAk erosi zuen Shin-chan. Kataluniako TV3 katean ospe handia lortu ondoren, hilabete batzuen buruan Euskal Herrian ematen hasi zen ETB1en eta ETB3en bitartez eta Galizian TVGren bitartez. Hauetan ere sekulako arrakasta lortu zuen Shin Chanek. 2002an, ordea, ikusleen eta gurasoen elkarte batzuk gogor kritikatu zuten seriea eta "ez zela hezigarria" eta "haurrentzat desegokia zela" argudiatu zuten. Izan ere, haurrentzako programen barruan ematen zen. Saioa gauez ematea eta programaziotik erabat kentzea ere eskatu zuten zenbaitek.

2003ko ekainean "Shin Chan bola galduen bila" filma estreinatu zen Euskal Herrian (Japonian 1997an estreinatua). 2005eko amaieran, Espainiako Antena 3 telebista kateak erosi zituen Shin-chanen eskubideak eta ordutik ez da Euskal Telebistan gehiago eman.

Japonian serieak dagoeneko 15 urte daramatza jarraian eta astero atal berri bat emititzen da. Gaur egun 1000 atalen inguruan dabiltza. 1992an astelehen goizetako 7:00etatik 7:30etara hasi zen, 30 minutuko saio bezala. Geroago ostiral eta larunbatetan ere emititu izan da eta 24 edo 28 minutuko iraupena izan du. 2004ko urriaren 22an eta gaur arte, berriro ere ostiral goizetara eta 24 minutuko iraupenera itzuli zen. Atal bereziak edota filmak, hala ere, ordubete eta bi orduren artean ibiltzen dira.

Nazioarteko pertsonaia bihurtu da Shin-chan. Beste herrialde askotan ere emititu edo argitaratu izan da edo jarraitzen du oraindik: Espainian, Portugalen, Frantzian, Herbehereetan, Hungarian, ia Hego Amerika osoan, Israelen, Estatu Batuetan, Indonesian, Malaysian, Filipinetan, Txinan, Hego Korean, Taiwanen...

Pertsonaiak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Shin-chaneko pertsonaiak»

Nohara sendia

aldatu
  • Shinnosuke Nohara / Shin-chan - 野原しんのすけ: pertsonaia nagusia (5 urte). Kasukaben, Saitamako prefekturan, bizi da bere sendiarekin. Ez zaio piperra gustatzen. Futaba haurtzaindegiko Eguzkiloreen gelara joaten da, eta Midori Yoshinaga du irakaslea. Neska gazteen atzetik ibiltzen da, bikiniz jantzitako nesken albumak gustatzen zaizkio eta bere ama haserrarazten du bere fisikoagatik iseka eginez. "Ipurdi dantza" egitea eta "tronpa" erakustea ere asko gustatzen zaio. Dagoen tokian dagoela, edonor urduri jartzen du.
  • Hiroshi Nohara - 野原ひろし: Shin-chanen aita (35 urte). Maila ertaineko enpresa bateko bulegaria da. Garagardoa asko gustatzen zaio eta tabernetan ibili ohi da. Aldian behin golfean jokatzen du edo bere nagusiekin joaten da edatera. Ez du asko irabazten eta gainera emazteak diru gutxi uzten dio bere gastuetarako.
  • Misae Nohara - 野原みさえ: Shin-chanen ama (29 urte). Etxekoandrea da. Bazkalondoan beti lokuluxka bat egiten du, dendetako eskaintzarik onenen bila aritzen da eta auzoko andrearekin txutxumutxuka aritzea oso gustukoa du. Erraza da bere onetik ateraraztea, eta semeari kaskarreko eta ipurdiko galantak ematen dizkio. Bere ezkonaurreko abizena Koyama zen.
  • Himawari Nohara - 野原ひまわり: arreba txikia (0 urte). Oraindik ez daki hitz egiten eta lau hankan ibiltzen da. Lehenengo denboraldietan Shin-chan seme bakarra zen, baina laster jaio zen Himawari. Misaeren haurdunaldi osoa seriean agertu zen, alaba jaio arte. Bitxiak eta gauza distiratsuak atsegin ditu. Anaiaren antzera, mutil gazteak asko gustatzen zaizkio.
  • Elur/Shiro - シロ (Shirok "Zuria" esan nahi du): familiako zakurra da. Askotan berak dirudi etxeko zentzudun bakarra. Teorian Shin-chanek zaintzen du, baina batzuetan nahi gabe eta besteetan nahita, beti ahazten zaio Elurri janaria ematea eta paseatzera ateratzea. Baina etxetik joaten den guztietan berekin eramaten du.

Pertsonaia asko agertzen dira Shin-chanen ataletan, horietako batzuk hauek dira: Kazama, Nene, Masao, Boo-chan, irakasleak, Misae eta Hiroshiren senideak, auzokoak, Nanako, Ultraheroia eta beste asko.

Bikoizketa

aldatu

Shin-chanen animeko pertsonaiei ahotsak jarri dizkietenak hauek dira:

Pertsonaia Jatorrizko ahotsa (seiyū) Bikoizlea
Shinoosuke Nohara Akiko Yajima Nekane Sarobe
Hiroshi Nohara Keiji Fujiwara Martin Zabala
Misae Nohara Miki Narahashi Begoña Huegun
Masao Sato Teiyū Ichiryūsai M. Arantzazu Aranburu
Bo-Chan Chie Satō
Tooru Kazama Mari Mashiba Arantxa Moñux
Nene Sakurada Tamao Hayashi Itziar Gomez
Ume Matsuzaka Michie Tomizawa Loinaz Jauregi
Midori Yoshinaga Yumi Takada Dolores Diaz de Mendibil
Ultraeroia (Aktion Kamen) Tesshō Genda Iñigo Puignau
Kitamoto andrea Reiko Suzuki Ane Aseginolaza
Tsuru Nohara Ane Aseginolaza
Ginnosuke Nohara Ginzo Matsuo, Cho Jose Manuel Goikoetxea
Eskolako zuzendaria Rokuro Naya, Junpei Morita Jose Manuel Goikoetxea
Nanako Sayuri Jaione Insausti
Ogin Uonome Midori Nakazawa Jaione Insausti
Michi Hatogaya Makiko Ōmoto Itziar Urretabizkaia
Yoshiri Hatogaya Daisuke Sakaguchi Xabier Alkiza
Himawari Nohara Satomi Koorogi
Elur (Shiro) Mari Mashiba
Txerritxo ausarta (Buriburizaemon) Kaneto Shiozawa

Shin-chanen musika

aldatu

Euskaraz hasierako abesti bakarra eman izan da eta bukaerako bi, baina gehiago ere badaude. Japonian hasierako 10 kanta ezberdin eta bukaerako 14 ere egon dira momentuz.

Aipatzekoa da 2004an Euskal Herrian Betizu saioak kaleratu zuen Shin-chanen diskoa ere, honako hauekin: hasierako eta bukaerako abestiak, hasierako abestia karaoke bertsioan, hasierako abestia bertsio elektronikoan eta beste batzuk. Disko honek arrakasta handia izan zuen eta euskarazkoa izateko asko saldu zuen (5.000 kopia baino gehiago).

Hasierako abestia euskaraz

aldatu
Bat, bi, hiru, lau!

Shinnosuke da mutiko alai-alaia
bihurri eta azkarra.
Ez da geldirik egoten
ez zaitu uzten bakean.
(Shinnosuke!)
Maitasun kontuetan
argia naiz benetan.
Neska gazte guztiak
nik ditut atseginak.
Zatoz, txiki, zatoz nirekin!
Ez dut piperra atsegin!
Begira ze tronpa, elefante tronpa.
Troonpa, troonpa...
Mutiko bihurria Shin-chan!
(Shinnosuke!)
Jende guztia oso urduri jartzen da
ni azaltzen naizenean.
Etorri nirekin pasatzeko primeran!

Nire izena da Shin-chan!

Filmak

aldatu

Japonian ondorengo film hauek atera dira orain arte:

  1. 1993ko uztailaren 24a: クレヨンしんちゃん アクション仮面vsハイグレ魔王
    Zuzendaria: Mitsuru Hongo
    Crayon Shin-chan: Action Kamen vs Haigure Maô
    Shin-chan: Inbasioa (Shin-chan: Ultraheroia Haigure deabruaren aurka)
  2. 1994ko apirilaren 23a: クレヨンしんちゃん ブリブリ王国の秘宝
    Zuzendaria: Mitsuru Hongo
    Crayon Shin-chan: Buriburi Ôkoku no hihô
    Shin-chan: Altxorraren uhartean (Shin chan: Buriburi erresumako altxorra)
  3. 1995eko apirilaren 15a: クレヨンしんちゃん 雲黒斎の野望
    Zuzendaria: Mitsuru Hongo
    Crayon Shin-chan: Unkokusai no yabô
    Shin-chan: Karakaren anbizioa
  4. 1996ko apirilaren 13a: クレヨンしんちゃん ヘンダーランドの大冒険
    Zuzendaria: Mitsuru Hongo
    Crayon Shin-chan: Henderland no Daibôken
    Shin-chan: abenturak Henderland-en (Henderlandeko abentura handia)
  5. 1997ko apirilaren 19a: クレヨンしんちゃん 暗黒タマタマ大追跡
    Zuzendaria: Keiichi Hara
    Crayon Shin-chan Ankoku Tamatama Daitsuiseki
    Shin-chan bola galduen bila
  6. 1998ko apirilaren 18a: クレヨンしんちゃん 電撃!ブタのヒヅメ大作戦
    Zuzendaria: Keiichi Hara
    Crayon Shin-chan: Dengeki! Buta no Hizume Daisakusen
    Shin-chan: Erreskate operazioa (Bikain! Txerri Atzaparren proiektu handia)
  7. 1999ko apirilaren 17a: クレヨンしんちゃん 爆発!温泉わくわく大決戦、クレしんパラダイス!メイド・イン・埼玉(同時上映)
    Zuzendaria: Keiichi Hara
    Crayon Shin-chan: Bakuhatsu! Onsen wakuwaku kessen. / Kureshin paradise! Made in Saitama (Dôji jôei)
    Shin Chan: Spa wars: bainuetxeen aurkako gerra
  8. 2000ko apirilaren 22a: クレヨンしんちゃん 嵐を呼ぶジャングル
    Zuzendaria: Keiichi Hara
    Crayon Shin-chan: Arashi wo yobu - Jungle
    Shin-chan: Oihanean galduta
  9. 2001eko apirilaren 21a: クレヨンしんちゃん 嵐を呼ぶ モーレツ!オトナ帝国の逆襲
    Zuzendaria: Keiichi Hara
    Crayon Shin-chan: Arashi wo yobu - Môretsu! Otona Teikoku no Gyakushû
    Shin-chan: Helduen kontraerasoa (Shin-chan Helduen Inperioaren aurka)
  10. 2002ko apirilaren 20a: クレヨンしんちゃん 嵐を呼ぶ アッパレ!戦国大合戦
    Zuzendaria: Keiichi Hara
    Crayon Shin-chan: Arashi wo yobu - Appare! Sengoku Daikassen
    Shin-chan samurai txikia (Ongi egina! Sengoku gerra handia)
  11. 2003ko apirilaren 19a: クレヨンしんちゃん 嵐を呼ぶ 栄光のヤキニクロード
    Zuzendaria: Tsutomu Mizushima
    Crayon Shin-chan: Arashi wo yobu - Eikô no yakiniku rôdo
    Shin Chan: Ezinezko txuletoia
  12. 2004ko apirilaren 17a: クレヨンしんちゃん 嵐を呼ぶ 夕陽のカスカベボーイズ
    Zuzendaria: Tsutomu Mizushima
    Crayon Shin-chan: Arashi wo yobu - Yûhi no Kasukabe Boys
    Shin Chan: Shin Chan esaten zioten
  13. 2005eko apirilaren 16a: クレヨンしんちゃん伝説を呼ぶブリブリ3 分ポッキリ大進撃
    Zuzendaria: Yuji Muto
    Crayon Shin-chan: Arashi wo yobu -
    Shin Chan: 3 minutu (mundua salbatzeko)
  14. 2006ko apirilaren 15a: クレヨンしんちゃん ¡伝説を呼ぶ踊れ! アミーゴ!
    Zuzendaria: Yuji Muto
    Crayon Shin-chan: Arashi wo yobu -
    Shin Chan: Sambaren erritmoan
  15. 2007ko apirilaren 21a: クレヨンしんちゃん嵐を呼ぶ歌うケツだけ爆弾!
    Zuzendaria: Yuji Muto
    Crayon Shin-chan: Arashi wo yobu -
    Shin Chan: Bonba/txakurra
    18. Shin Chan - 16 - Urrezko ezpata (2011)
    19. Shin Chan - 17 - Hauxe animaliakeria (2009)

Filmen antzerako beste atal berezi batzuk ere sarritan izan dira, atal arruntak baino luzeagoak eta zinemetan eman beharrean zuzenean telebistan bota izan direnak.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2